Egin zaitez bazkide!

001cesta_p

Ikasturte berria hasi den honetan, Arraztalo Kontsumo taldean kide berrien bila gabiltza.

Kontsumo taldeko kideek astero euren barazki saskia jasotzen dute hilean 50€-ren truke. Oiartzungo barazki ekologikoak dira (ENEEK-en ziurtagiria dutenak), Ergoien, Makutso, Altzibar eta Petra Lekuonako baratzetan ekoitziak.

Bertako produktuen kontsumoa bultzatzeaz gain, kontsumo taldea gaixotasun psikikoa duten oiartzuarren lan integraziorako tresna ere bada. Gaur egungo taldea gaixotasun hau duten lau pertsonez eta koordinatzaile batez osatua dago.

Banaketa astelehenetan 18:00etan egiten da Oiartzungo plazan. Bertan, saskia jasotzeaz gain, beste ekoizleen produktuak erosteko aukera dago. Besteak beste, arrautzak, sagardoa eta pasta freskoa eros daiteke.

Interesa duen edonork gure webgunean aurki dezake informazio guztia. Gainera edozein zalantza izanez gero, arraztalo.kt@gmail.com helbidean edo 634254670 telefonoan aurki gaitzake.

Advertisements

DIAGNOSTIKOAREN AURKEZPENA/PRESENTACIÓN DEL DIAGNÓSTICO

Arraztalo, Aldura eta SIISek ikerketaren ondorioak aurkeztu zituzten pasa den abenduaren 11an Pasai Donibanen. Laster, Arraztalok eta Aldurak Oarsoaldean Osasun Mentaleko Mahai bat sortzea proposatuko diete eragile ezberdinei.

Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egindako aurkezpen jardunaldian, 50 bat pertsonek parte hartu zuten, besteak beste, gaixotasuna duten pertsonak, senideak eta erakunde ezberdinetako ordezkari politiko eta teknikariak.

Jardunaldiaren lehenengo zatian, June Arechaldek, SIISeko ikerlariak, eskualdeko gaixotasun mentala duten pertsonen arretari buruzko azterketaren metodologia eta emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak azaldu zituen. Aipatu behar da, eskualdean 2000 pertsona artatzen dituela bertako Osasun Mentaleko zentroak eta 800 pertsona inguruk desgaitasuna aitortua dutela gaixotasun hauengatik. Ikerketak aipatzen dituen erronken artean daude zaintzaren indibidualizazioa eta iraunkortasuna eta gaixotasuna duten pertsonen ahalduntzea. Ikerketa osoa eta laburpen hemen eskuratu daitezke.
Jardunaldiaren bigarren zatian, Marta Pollek eta Mónica Carrilerok, Salut Mental Catalunya Federazioko kideek Katalunian Osasun Mentaleko Mahaiak martxan jartzen eta kudeatzen duten esperientzia azaldu zuten. Elkarlanerako tresna honek, foro bakar batean, arreta sarean parte hartzen duten eragile guztiak biltzen ditu, baita gaixotasuna duten pertsonak ere. Mahai hauen helburua da biztanleriaren buru osasuna hobetzeko politikak eta tokian tokiko ekintzak definitzea eta lurraldeko eragile guztien inplikazioa bilatzen dute. Ondoren, Foix Sogasek, El Turó elkarteko partaideak, Alt Penedès eskualdeko mahaiean parte hartzen eta koordinatzen ikasitakoa azaldu zuen.

Arraztalok eta Aldurak uste dute azterketak planteatzen dituen erronkak gaur egungo arreta hobetzeko aukera bat direla eta hurrengo hilabetetan eragile guztiekin harremanetan jarriko dira eskualdean horrelako mahai bat sortzeko, Salut Mental Catalunyak garatu duen metodologia eredutzat hartuz. Azterketan identifikatu diren erronkak zeharkakoak dira eta eragile baten baino gehiagoren zeregina, ondorioz, horrelako mahai batek elkarlana bultzatu dezake eta helburu komunak lortzen lagundu.

This slideshow requires JavaScript.

Arraztalo, Aldura y SIIS presentaron las conclusiones del estudio el 11 de diciembre en Pasajes San Juan. Próximamente, Arraztalo y Aldura realizarán una ronda de contactos para proponer la formación de una Mesa de Salud Mental en Oarsoaldea.

A la jornada de presentación, celebrada en el auditorio Juanba Berasategi de San Juan, acudieron alrededor de 50 personas, entre las que se encontraban personas con enfermedad mental, sus familiares y representantes políticos y técnicos de diferentes instituciones.

Durante la primera parte de la jornada, June Arechalde, investigadora de SIIS expuso la metodología seguida para el estudio, y los resultados del análisis cuantitativo y el análisis cualitativo sobre la atención a las personas con enfermedad mental en la comarca. Cabe destacar que, en la zona, desde el Centro de Salud Mental, se atienden anualmente a 2000 personas y que en torno a 800 tienen una valoración de dependencia por enfermedad mental. Entre los retos planteados en el estudio están la individualización y la continuidad en los cuidados y el empoderamiento de las personas con enfermedad mental. Tanto el estudio completo como el resumen ejecutivo están disponibles aquí.

En la segunda parte de la jornada, Marta Poll y Mónica Carrilero, de la Federación Salut Mental Catalunya expusieron su experiencia en la puesta en marcha y gestión de las Mesas de Salud Mental en Cataluña. Esta herramienta de trabajo colaborativo, reúne en un único foro a todas las personas que toman parte en la red de atención, incluidas las personas con enfermedad mental. El objetivo de estas mesas es definir políticas y acciones locales para mejorar la salud mental de la población y buscan la implicación de todos los agentes del territorio. Más tarde, Foix Sogas, de la asociación El Turó, expuso su experiencia como participante y coordinadora de la mesa de la región del Alt Penedès.

Arraztalo y Aldura ven como una oportunidad para la mejora de la atención actual los retos que plantea el estudio y en los próximos meses realizarán una primera ronda de contactos con todos los agentes para la puesta en marcha de una mesa comarcal, tomando como referencia la metodología desarrollada por Salut Mental Catalunya. Los retos identificados son transversales y competen a diferentes entidades, por lo que una mesa de este tipo puede ayudar a impulsar el trabajo colaborativo y la consecución de objetivo comunes.

Resultados del diagnóstico sobre necesidades sociales y atención a las personas con enfermedad mental grave en Oarsoaldea

 

Presentación Taules

El Turo Taules

Azterketa – Osasun Mentala Oarsoaldean

2016n Arraztalo eta Aldura Elkarteok Oarsoaldean gaixotasun psikikoaren inguruko tailerrak antolatu genituen. Tailer horien izenburua “Zein kolore du gaixotasun psikikoak?” izan zen. Galdera horrekin, gaixotasun psikikoaren mila koloreak irudikatu nahi izan genituen. Tailerren helburua zen gaixotasun psikikoa duten pertsonen inguruan gauden guztiok gure iritziak partekatzeko eta besteenak entzuteko foroa sortzea.

Oarsoaldeako lau herrietatik pasa ondoren, konturatu ginen tailerretan parte hartu zuen kolektibo bakoitzak gaixotasun psikikoari eta hori jasaten dutenen arretari buruzko ikuspuntu oso ezberdinak zituela. Bilkuretako parte-hartzaileak anitzak izan ziren: gaixotasuna dutenak eta haien senideak, sendagileak, gizarte langileak, politikariak, herritarrak eta gaiarekin interesa adierazi zuten beste hainbat pertsona.

Ikuspuntu guztiak bildu eta eskualdeko egoerari buruzko diagnostikoa egitea beharrezkoa zela konturatu ginen. SIISekin elkarlanean egindako ikerketan, egoeraren azteketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egin da. Arraztalo eta Alduraren helburua da txosten hau gaixotasun psikikoa duten pertsonen arretan parte hartzen dugun eragileon lana hobetzeko tresna izatea.

Laburpen exekutiboa

Ikerketa osoa

Nahiz eta Oarsoaldeari begira egindako txostena izan, emaitzak Gipuzkoara hedatu daitezkeelakoan gaude. Hala ere, eskualde mailako azterketa egin izanak arrazoi zehatz bat du. Izan ere, txostenean aipatzen den moduan, arretaren kalitatea, besteak beste, gertutasunak eta indibidualizazioak bermatzen dute. Gertutik lan eginez gero, ekintzaren emaitza hobea izango da. Ideia hori kontuan hartuta egiten dugu lan Arraztalon eta Alduran egunero.

Arraztalo eta Alduratik ikerketa honetan modu batera edo bestera lagundu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Zuen ekarpenek etorkizun hurbilean gaixotasun psikikoa duten pertsonen arreta hobetzen lagunduko dutelakoan gaude.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailak eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailak diruz lagundutako egitasmoa izan da.


En 2016 las asociaciones Arraztalo y Aldura organizamos en Oarsoaldea unos talleres sobre la enfermedad mental. El lema de aquella iniciativa fue “¿Qué color tiene la enfermedad mental?”. Con esa pregunta quisimos representar los miles de colores que tiene la enfermedad mental. El objetivo de los talleres fue crear un foro para compartir y escuchar las opiniones que los participantes tenían sobre la enfermedad mental.

Después de pasar por los cuatro pueblos de Oarsoaldea, nos dimos cuenta de que cada colectivo que participó en los talleres tenía una opinión diferente sobre la enfermedad mental y sobre la atención que necesitan las personas que la sufren. El perfil de las personas que participaron fue muy diverso: personas con enfermedad mental, familiares, médicos/as, trabajadores/as sociales, políticos/as, ciudadanía de a pie y otras muchas personas que mostraron su interés por el tema planteado.

Nos dimos cuenta de que era necesario recoger todas las opiniones y hacer un diagnóstico de la situación. En el estudio realizado en colaboración con SIIS se explica el análisis cuantitativo y cualitativo de la situación. El objetivo de Arraztalo y Aldura es que este documento sea la herramienta para mejorar el trabajo de todos los que participamos en la red de atención a las personas con enfermedad mental.

Resumen ejecutivo

IMG-20181129-WA0006

Investigación completa

IMG-20181129-WA0003

Es cierto que la investigación se ha realizado a nivel de Oarsoaldea, aunque seguramente los resultados sean extrapolables a nivel de Gipuzkoa. De todas formas, realizar un estudio a nivel comarcal tiene una razón concreta. Como se menciona en el mismo estudio, la calidad de la atención la garantizan, entre otros, la cercanía y la individualización. Si se trabaja desde cerca, el resultado de la acción será mejor. En Arraztalo y Aldura trabajamos cada día con esta premisa.

Desde Arraztalo y Aldura queremos agradecer la disposición de todas aquellas personas que han ayudado en el estudio. Estamos seguros de que vuestras aportaciones ayudarán a mejorar la atención de las personas con enfermedad mental a corto plazo.

El estudio ha sido financiado por el Departamento de Política Social de la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Departamento de Empleo y Política Social del Gobierno Vasco.

Osasun mentala Oarsoaldean – Diagnostikoaren aurkezpena

Arraztalo aurkezpen KARTELA (1).jpg

Aldura eta Arraztalo Elkarteek abenduaren 11an Osasun mentalari buruzko jardunaldia antolatu dugu. Egun horretan, OARSOALDEAN BIZI DIREN ETA GAIXOTASUN PSIKIKOAK DITUZTEN PERTSONEN GIZARTE BEHARREN ETA ARRETAREN AZTERKETA aurkeztuko dugu.

ENTZUN OIARTZUN IRRATIKO ELKARRIZKETA

2016an antolatutako tailer irekietan, gaixotasun mentalak dituzten pertsonen arretan eragile ugarik parte hartzen dutela ikusi ahal izan genuen. Gainera, bakoitzaren ikuspuntua oso ezberdina dela konturatu ginen. Ikuspuntu guzti horiek bildu eta egoeraren diagnostikoa egiteko ikerketa bat hastea erabaki genuen. Aldura eta Arraztalo Elkarteak sustatuta, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroak kolektibo honi eskualdean ematen zaion arreta aztertu du. Zehazki, 44 elkarrizketa eta iturri ugariko datuak aztertu dira, pertsona hauen beharrak zein diren eta arreta sareak nola funtzionatzen duen jakiteko. Osakidetzako, eskualdeko udaletako, Lanbideko, Foru Aldundiko eta beste hainbat erakundetako partaideen iritziak bildu dira.

Ikerketa egiteko Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan
dugu.

Antolatu dugun jardunaldian, diagnostikoa aurkezteaz gain, Salutmental Catalunya federazioko kideak egongo dira, Osasun Mentaleko Mahaien inguruan duten esperientzia kontatzeko.

Banaketak berriz ere plazan

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Kontsumo Taldeko banaketak berriz ere plazan hasiko dira, beti bezala astelehenetan 18:00etan. Hurrengo asterako arrautzak eskatzeko aukera ere izango da.

Bestalde, jakinarazi nahi dugu Kontsumo Taldean sartzeko aukera badagoela. Hileroko kuota 50€-koa da eta hilabetean 4 saski jasotzeko aukera dago. Interesa duenak gure webgunean aurkituko du informazio gehiago.

Udako antolaketa 2018

Langileen oporrak direla eta, abuztuan ez da banaketarik egingo eta taldekideok gure barazkiak biltzera joateko aukera izango dugu. Hortaz, hauek dira kontuan hartu beharreko datak:

Captura de pantalla 2018-08-09 a las 9.24.21.png

Bilketak Ergoiengo eta Makutsoko baratzetan egin behar dira. Bakoitzean jaso beharreko barazkiak hauek dira:

  • Ergoien: Piperrak, Letxugak, Kukuluak, Kalabazinak, Tipulak, Lekak eta Berenjenak.
  • Makutso: Tomateak, Lekak, Letxugak, Kalabazinak, Azelgak, Berenjenak eta Piperrak.

Denok joan gaitezke gure barazkiak bila, baina ez du zertan egun horietan izan. Bilketa denon artean egitea errazagoa da, hala ere, ezin baduzue egun edo ordu horietan, lasai joan zaitezkete zuen kabuz.

Kontuan hartu baratzean aritzeko oinetako eta arropa egokia eraman behar dela. Gainera, komenigarria izaten da eskularruak, labana txiki bat eta barazkiak biltzeko poltsak/saskia eramatea.

Auzolanerako deia

Arraztalok uztailan auzolanerako deia zabaltzen du lagundu nahi duten guztientzat.

Auzolanerako egunak hauek izango dira: 19 (osteguna), 24 (asteartea) eta  26 osteguna.
Lekua: Makutsoko baratza (bidegorri ondokoa).
Ordua: Goizeko 10:00-12:30 bitartean.

Ez da beharrezkoa lanerako tresnarik eramatea, arropa egokia eta lanerako gogoa besterik ez!!!

Animatu parte hartzera!!!

Abuztuko banaketa

Prentsa-oharra: ENPLEGU ZENTRO BEREZIAK ETA GAIXOTASUN PSIKIKOA DUTEN PERTSONEN LAN INTEGRAZIOA

Arraztalo eta Aldura Elkarteak Oarsoaldean gaixotasun psikikoa duten pertsonen alde lanean gabiltza azkeneko urte hauetan. Lan horren helburua pertsona hauen lan eta gizarte integrazioa lortzea da. Gu sortu aurretik bazeuden lan integrazioan ari diren erakunde eta enpresak, eta horiek egiten duten lana aitortu beharra dago. Hala era, bere garaian hutsunea nabaritu genuen, pertsona batzuk ohikoak diren lan integrazio zirkuitutik kanpo geratzen baitira.

Desgaitasunen bat duten pertsonentzako lanpostuak sortu eta kudeatzeko tresna nagusietako bat Enplegu Zentro Bereziak dira. Zentro hauek enpresa mota bat dira eta desgaitasuna duten langileek lan produktibo eta ordaindua edukitzea ahalbidetzen duten. Horretarako bereziki prestatuak daude. Erakunde publikoek zentro hauek era ezberdinetan laguntzen dituzte, desgaitasuna duten pertsonen lan integrazioak dituen zailtasunak eta onurak onartuz.

Gaur egun, Enplegu Zentro Berezi bat sortzea Euskadiko Autonomia Erkidegoan ezinezkoa da, horretarako beharrezkoa den erregistroa eta arautegia garatu gabe dagoelako. Eusko Jaurlaritzaren eta Lanbideren betebeharra den arren, urteak joan eta urteak etorri, legedi hori garatu gabe geratu da. Egoera xelebrea dugu esku hartean, Estatuko beste edozein erkidegotan Enplegu Zentro berezia sortu daiteke, baina Euskadin ez.

2013an hasita, Arraztalok eta Aldurak behin eta berriz eskatu diote Eusko Jaurlaritzari beharrezkoa den legedi hori garatzeko. Eskaerak egiteko bide ezberdinak jarraitu dira. Etengabeko hartu-emana izan da Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin, bertan, interpelazioak, mozioak eta galderak bideratzeko. Hala nahi izan dutenean, Arartekoarekin eta Lanbideko zuzendariarekin ere bildu izan gara.

Enplegu Zentro Berezien erregistroa ez edukitzeak ondorio zuzena du Aldura eta Arraztaloren jardunean. Aldurak zailtasunak ditu etorkizunean martxan jarri nahi dituen jarduera berriak hasteko. Arraztalok berriz, ezin du Baratza Ekologikoen proiektua era jasangarri batean mantendu. Oiartzungo Udalaren etengabeko laguntza eta beste erakundeen noiz-behinkako laguntza jasotzen duen arren, gaur egun, ez ikuspuntu sozialetik ezta ekonomikotik ere ezin da proiektua horrela mantendu. Lan baldintza duinak lortzekotan, Enplegu Zentro Berezia martxan jartzea ezinbestekoa da. Hori ez den irtenbide ugari aztertu ditugu, eta baten bat bideragarria izan balitz, dagoeneko martxan egongo litzatekeela dudarik ez egin.

Eusko Jaurlaritzaren eta Lanbideren erantzun eta konpromiso falta ikusirik, arazoa publiko egitea beharrezkoa dela uste dugu. Eusko Jaurlaritzatik jaso dugun azkeneko erantzunak dionez, 2018ko martxoan onartu behar zen legedia. Lehendakariak berak, 2017ko urrian egindako agerraldi batean, desgaitasuna duten pertsonentzako politika aktiboak arautuko dituen dekretua Jaurlaritzaren hurrengo ekimenetan dagoela adierazi zuen. Berandu baino lehen dekretua onartzea eskatzen diogu.

Honez gain, Oarsoaldeko udalbatzak ere arazo honen inguruan euren iritzia plazaratu dezaten, mozioak aurkeztuko ditugu epe laburrean.

Jaurlaritzaren legegintzaldi honetako goiburua “Auzolana” da. Guk auzolanean ia 10 urte daramatzagu gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan integrazioa lortu nahian.