Xanistebanak 2012. Deialdia.

2012ko Xanistebanetan Baserritar egunean (abuztuaren 4an) egingo den azokarako produktuak biltzeko jendea behar dugu. Goizeko 8:00etan elkartuko gara Arraztalako eta Kontsumo Taldeko partaideak Altzibarko baratzean (Sokolo bidean) barazkiak jasotzeko eta larunbaterako dena prest uzteko. Animatu zaitezte!

Read More »

Advertisements

Xanistebanak 2012. Baserritar Eguna.


2011ko Xanisteban jaietan egin zen moduan, aurte ere Arraztalok eta Kontsumo Taldeak antolatuta Baserritar egunean postua jarriko du Oiartzungo plazan. Baratze ekologikoetan ekoitzitako produktuak egongo dira salgai bertan, baita produktu horiekin egindako jaki goxoak ere.

Sasoiko barazkiak.

Honez gain, Arraztalok eta Arraztalo Kontsumo Taldeak pintxo lehiaketan parte hartuko dute.

Xanistebanak 2012. Urtekariko artikulua.

Gaixo psikikoak Oiartzunen

ATZO, GAUR, ETA … BIHAR?

“Ez dago emozio-egoera laua baino ezer okerragorik, bizian hilik sentitzen zarenean.

Ilusioak bilatu, lana egin, bizitza bizitu eta pertsona sentitu behar dugu berriz”

(Gaixotasun psikikoa duen pertsona)

Orain dela 25 urte baino gehiago Osasun Lege Orokorrak (1986) helburu bat finkatu zuen…

“Gaixotasun mentala duten pertsonak, osasun eta gizarte zerbitzuak jasotzen dituzten beste pertsona guztiekin parekatzean oinarrituz, erkidego mailan beraien arreta integrala ziurtatzeko errehabilitazio eta birgizarteratze zerbitzuak garatuko dira.”

Read More »