Txerri Eguna 2012

Santo Tomas 2012
Santo Tomas 2012

Aurten estreinekoz herrian ospatu den Txerri-Egunean parte hartu du Arraztalo Elkarteak. Kontzejupean antolatutako postuen artean geunden, txistor-pintxoez gain elkarteko jendeak etxean egindako hainbat jaki saltzen.

Bertako eta garaiko barazkien azoka ere jarri genuen, Arraztaloko langileek landatutako barazkien azoka hain zuzen ere.

Santo Tomas postua 2012
Santo Tomas postua 2012

Este año por vez primera Arraztalo Elkartea ha tomado parte en la celebración de Santo Tomás en Oiartzun. Estuvimos entre los puestos situados en los arcos del ayuntamiento donde vendimos pinchos de chistorra junto con otros platos elaborados por miembros de la asociación.

También se expusieron y vendieron hortalizas ecológicas cultivadas en las huertas de Arraztalo.

Santo Tomas barazkiak
Santo Tomas barazkiak
Santo Tomas jakiak
Santo Tomas jakiak

Traktorea eta Kontsumo Taldea Aski Prexkon

AskiPrexko

 

Aurreko astelehenean gonbidatu berezia izan genuen barazki banaketan, ASKI PREXKO! Bertan kontsumo taldeko bi kideri elkarrizketatu zituzten eta hona hemen emaitza.

65. Aski Prexko.pdf

—————————————————————————————————————————————————————————————————

Esta semana tuvimos la visita de la revista ASKI PREXKO! en el reparto de verduras. Dos participantes del grupo de consumo respondieron a algunas preguntas. A continuación podéis ver el resultado.

65. Aski Prexko.pdf

BATADORRELA TRAKTOREA!/YA VIENE!. Finantziazio kanpaina.

Azken aste hauetan Oiartzunen traktore bat dabil dantzan. ARRAZTALOREN TRAKTOREA. Traktore hori lortzeko antolatu dugun FINANTZIAZIO KANPAINAN buru-belarri sartuta gaude. Hau  abenduaren 12an hasi zen.

BADATORRELA
BADATORRELA

Kanpainaren helburu nagusia, norbanakoen laguntzaz traktore bat erosteko adina diru biltzea da. Horrela baratzetan landatzen diren barazkien kalitatea eta kantitatea hobetuko litzateke, eta Arraztalo kontsumo taldearen partaide kopurua igo. Kontsumo talde horrek zuzenean erosten ditu barazkiak eta horri esker Arraztalok gaixotasun psikikoa duten pertsonentzat lanpostuak sortzen ditu. Azken finean proiektuari nolabaiteko egonkortasuna eman nahi zaio, bere baliabide eta azpiegitura propioak eduki ditzan.

Kanpaina goteo.org plataformaren bidez egiten ari gara, http://euskadi.goteo.org/project/traktorea helbidean. Ekarpenaren arabera honako sariak jasoko dituzue:

EKARPENA BANAKAKO SARIA
10 € Eskerrak publikoki emango dizkizugu sarean
20 € 3 sagardo botila
35 € Barazki saskia + 3 sagardo botila.
50 € Barazki saskia + 6 sagardo botila.
60 € Barazki saskia + 9 sagardo botila.
100 € Barazki saskia + 9 sagardo botila + baratzetara bisita + sukaldaritza ikastaroa
150 € Enpresentzat publizitatea egiteko aukera

Sariak behin kanpaina bukatutzen denean banatuko dira, urtebeteko epean eta baldin eta kanpainan eskatutako diru minimoa lortzen bada.

Lagundu nahi baduzue, honako bide hauetako bat erabil dezakezue:

  • www.goteo.org ataria erabiliz: Bertan gure proiektuari buruzko informazio guztia irakur dezakezue eta zuen ekarpena erabaki. Proiektua honako helbide honetan dago:

http://euskadi.goteo.org/project/traktorea

  • Eskudiruz: Ekarpena egin nahi baduzu trabak kentzeaz arduratuko gara. Jarri kontaktuan gurekin eta zure ekarpena jasoko dugu erabateko bermearekin. Nahi izanez gero astelehenero 18:00tan Oiartzungo plazan egiten dugun barazki banaketara hurbil zaitezke.
  • Kontu korronte bidez: Kontu korronte bat jarri dugu zuen eskura dirua sartzeko. Zuen izena eta telefonoa ematea beharrekoa da, zerrendan sartu eta saskien banaketa egiteko.

Kutxa:     2101 0060 05 0   012672317   LaCaixa: 2100 4481 08 0200088473

———————————————————————————————————————————————

Estas últimas semanas ha aparecido un tractor en Oiartzun. El tractor de ARRAZTALO. Estamos en plena campaña de recogida de vuestras aportaciones para conseguir comprar ese tractor. La campaña comenzó el 12 de diciembre.

El objetivo principal de la campaña es el de comprar un tractor con las aportaciones individuales que se recojan. De esta forma podríamos mejorar la calidad y cantidad de las verduras que se cultivan, incluso se podría ampliar el grupo de consumo Arraztalo. Este grupo de consumo es el que compra los productos y hace posible la creación de puestos de trabajo para las personas con enfermedad psíquica. Lo que se busca en el fondo es dar estabilidad al proyecto dotándolo de una infraestructura y recursos propios.

La campaña se está realizando mediante la plataforma goteo.org, en la dirección, http://euskadi.goteo.org/project/traktorea. Vuestras aportaciones se recompensarán con:

APORTACIÓN RETORNO INDIVIDUAL
10€ Te daremos las gracias públicamente en Internet
20€ 3 botellas de sidra
35 € Cesta de verduras + 3 botellas de sidra
50€ Cesta de verduras + 6 botellas de sidra
60€ Cesta de verduras + 9 botellas de sidra
100€ Cesta de verduras + 9 botellas de sidra + visita a las huertas + cursillo de cocina
150 € Publicidad para tu empresa a través de las actividades de Arraztalo

Las recompensas se repartirán una vez se haya acabado la campaña y en el periodo de un año, siempre que se logre el mínimo de dinero establecido en la campaña.

Si quereís ayudar, podéis utilizar cualquiera de estas vías:

  • www.goteo.org. En esta web está toda la información sobre el proyecto. El proyecto está en concreto en:

http://euskadi.goteo.org/project/traktorea

  • En mano. Intentaremos facilitar el proceso de aportación para que no haya ningún problema. Ponte en contacto con nosotros. Si quieres puedes acercarte al reparto de verduras semanal que hacemos todos los lunes a las 18:00 en la plaza de Oiartzun (excepto los días 24 y 31 de diciembre).
  • Mediante cuenta corriente. Hemos puesto a tu disposición dos cuentas corrientes para que hagas tu aportación. Será necesario que indiques tu nombre y teléfono para que te apuntemos como colaborador y poder darte tu recompensa.

Kutxa:     2101 0060 05 0   012672317   LaCaixa: 2100 4481 08 0200088473