Azken hilabeteak laburbilduz

Irailan “ikasturtea” hasi genuenetik, ekintza ugari izan ditu Arraztalok esku artean. Inolako zalantzarik gabe esan dezakegu hilabete oparoak izan direla, gogor lan egin baitugu. Oraingoan laburpen txiki bat egitera gatoz. Horrela oraindik zer egin dugun ez dakitenek, informazioa laburbildurik aurkituko dute eta bertan parte hartu dugunok hausnarketa egiteko aukera izango dugu.

Read More »

Advertisements

Urtarrilak 29. Gurutz Linazasororen hitzaldia.

Hitzaldia_urtarrila

Hurrengo asteartean, urtarrilaren 29an, Arraztalo Elkarteak hitzaldia antolatu du Oiartzungo Udal pleno aretoan. Bertan Gurutz Linazasoro neurologoak antolatutako hitzaldi sortaren lehenengoa emango du arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldiaren izenburua El cerebro, en la salud y en la enfermedad izango da.

Hitzaldiaren helburu nagusia galdera hauei erantzutea izango da:

  • Nola funtzionatzen du garunak?
  • Zergatik degeneratzen dira neuronak?
  • Zer dakigu alzheimerraz eta gaixotasun mentalez?
  • Sahiestu al genitzazke?
  • Zein da genetikaren ekarpena?
  • Gure garuna manipulatu al dezakete?
  • Zer da enpatia?
  • Gure erabakiak errazionalak al dira?

Gai hauetan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu nahi diogu. Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz.

Aurrerago, antolatu dugun hitzaldi sortaren xehetasun guztiak argitaratuko ditugu, baita hauek antolatzearen zergatiak eta beharra ere.

 

Hitzaldi sortaren aurrerapena/Avance del ciclo de charlas para 2013

Gure proiektuaren talde itzuleren artean, gaixotasun psikikoaren inguruko hitzaldi sorta dago. Horren inguruan lanean ari gara eta hemen duzue oraingoz daukagun informazioa.

http://euskadi.goteo.org/project/traktorea/updates/1425

Hitzaldiak Oiartzungo Udaletxeko pleno aretoan edo bibliotekan izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Aurrerago xehetasun gehiago emango ditugu.

Entre los retornos colectivos de nuestro proyecto, hay un ciclo de charlas sobre la enfermedad psíquica. Aquí tenéis un avance de lo que tenemos organizado hasta el momento.

http://euskadi.goteo.org/project/traktorea/updates/1425

Las charlas se celebrarán en el salón de plenos del Ayuntamiento de Oiartzun o en la biblioteca, a las 19:00. Se darán más detalles según se acerquen las fechas.

Animo, gutxi falta da eta!

Basherriak [Hasiera]

traktore-txikia
Traktorearen kanpainak aurrera jarraitzen du. Bakarrik 12 egun falta dira eta diru kopuru minimoaren %81a bildu dugu. Ikusi kanpainaren datuak edo egin zure ekarpena hemen.

Orain bideo bat dakarkigu. Oiartzungo Txerri egunean grabatutako elkarrizketak eta Arraztaloko langileen lana ikus dezakezu bertan. Animatu eta ikusi! IKUSI BIDEOA

Arraztaloko langilea

Bideoa grabatu eta editatzeko lanak QHCMCDV blogeko Nagore García de Vicuñak eta Diego Zarrabeitiak egin dute. Lan zoragarria!

Traktorea finantzatzeko kanpainan lagundu nahi badiguzu, bizkor ibili! urtarrilaren 20ean bukatzen baita. Zure ekarpenaren truke gure produktuak lor ditzakezu: barazki ekologiko saskia eta sagardo naturala. Irakurri gehiago.

View original post

Arraztalo eta traktorea. Zergatik? Zertarako? BIDEO BERRIA/NUEVO VIDEO

Traktorearen kanpainak aurrera jarraitzen du. 13 egun bakarrik falta dira eta diru kopuru minimoaren %81a bildu dugu. Orain BIDEO bat dakarkigu. Oiartzungo Txerri egunean grabatu genituen elkarrizketak eta Arraztaloko langileen lana ikus dezakezu bertan. Animatu eta ikusi! Kontsumo taldeko partaideak ere ageri dira! Bideoa goteon argitaratu dugu.

IKUSI BIDEOA

Bideoa grabatu eta editatzeko lana Nagore García de Vicuñak eta Diego Zarrabeitiak egin dute. Lan zoragarria! Beraien lana ezagutzeko beste helbide hauek begira ditzakezue:

http://quehagoconmicestadeverduras.wordpress.com/

http://dzarrabeitia.tumblr.com

vlcsnap-4038586

————————————————————————————————————————————————

La campaña del tractor sigue adelante. Quedan sólo 13 días y hemos recaudado el 81% del mínimo. Ahora os traemos un VIDEO. En el se pueden ver las entrevistas que grabamos en la feria de Santo Tomás de Oiartzun y el día a día del trabajo en las huertas. Animaos a ver el video! Hemos publicado el video en goteo.

VER VIDEO

El video lo han grabado y editado Nagore García de Vicuña y Diego Zarrabeitia. Un trabajo excelente! Si queréis saber más de su trabajo consultad su blog:

http://quehagoconmicestadeverduras.wordpress.com/

http://dzarrabeitia.tumblr.com

vlcsnap-4039214vlcsnap-4039694