Azken hilabeteak laburbilduz

Irailan “ikasturtea” hasi genuenetik, ekintza ugari izan ditu Arraztalok esku artean. Inolako zalantzarik gabe esan dezakegu hilabete oparoak izan direla, gogor lan egin baitugu. Oraingoan laburpen txiki bat egitera gatoz. Horrela oraindik zer egin dugun ez dakitenek, informazioa laburbildurik aurkituko dute eta bertan parte hartu dugunok hausnarketa egiteko aukera izango dugu.

KONTSUMO TALDEA, SAGAR BILKETA, OKOBI PROIEKTUA

Iraila kontsumo taldearen itzulerarekin hasi zen. Astelehenetako banaketak, barazki saskiak, sagardoa, gazta, arrautzak etab. Jendearen konpromisoa agerian geratu da, baja eta altak egon diren arren, taldearen muina mantendu delako. Astelehenero Oiartzungo Kilirikupe girotzen dugu. Honi buruz elkarrizketa asko izan ditugu eta astelehen batean, gabonak hurbil genituela, udaletxetik megafonian musika ere jarri zuten, liburu azoka zela eta. Zalantzarik gabe giro horri beste bultzada bat eman zion musikak. Ez ote da astelehenetako banaketa azoka espres bat bihurtuko? Nolabaiteko interesa sortu du gainera kontsumo taldeak herrian, gero eta pertsona gehiago baitira itxaron-zerrendan daudenak, sartzeko zain. Orain baliabideak bilatu beharko ditugu, bigarren talde bat sortzeko adina pertsona baitago.

Traktore bat erosteko finantziazio kanpaina abian

Iraila izanik, taldearentzat ekintza garrantzitsu bat dena iritsi zen, sagar bilketa. Bi txandatan egin genuen eta 500 kg sagar baino gehiago bildu genituen. Sagar horiekin sagardoa egin dute Arraztaloko langileek eta baratza ekologikoen uztari produktu bat  gehituko diogu.

Okobi Baratzak Traktorea

Badirudi sagardo hori dastatu dutenak pozik geratu direla, 2012ko Xanistebanetako Sagardo Lehiaketan 4.postuan geratu baitzen.

Kontsumo Taldea kanpotik ikusten den lana izan arren, horrek esan nahi du Arraztaloko langileak eta beraien arduradunak ere lanean gogor ari direla, lurrak prestatzen, saskiak prest edukitzen, sagardoaren ekoizpena kontrolatzen eta beste lan ugari egiten. Orain lan hori hobetzeko garaia heldu zaigu, dituzten lan baldintzak ahalik eta onenak izan daitezen. Hori da OKOBI PROIEKTUAK lortu nahi duena.

Oiartzungo Garbigunearen kudeaketa ere Arraztaloko bi langilek egiten dute. Esperientzia berria izan da ezbairik gabe, erakundeekin eta erabiltzaileekin kudeaketa zuzena duen lana baita.

ARRAZTALO KANPORA BEGIRA

Arlo laboralaz gain, hilabete hauetan sukaldeko lan handia egin da. Gure ekintzek komunikabideen arreta erakarri dute eta zenbait elkarrizketa egiteko aukera izan dugu. Hona hemen komunikabideetan egindako agerraldien zerrenda:

Uda bukaera aldera, Altzibarren Arraztalok duen egoitza behin-betiko egokituta geratu zen.  Orain jarraipen batekin erabiltzen hastea falta zaigu. Dagoeneko elkarteko bilerak bertan egiten hasi gara.

Bilera horietan gaixoen aisialdiari buruzko ideiak ere atera dira. Lan arloa garrantzitsua den arren, langileek beraien aisialdirako proposamenak behar dituzte, beraien egoera hobetzeko oso lagungarriak baitira ekintza hauek. Oiartzungo Udalak kudeatu zuen Ahalbide programan, aisialdiko ekintza ugari egin zituzten. Bide horretatik jarraitu nahi dugu eta ideiak atera dira, hala nola, irtenaldi txikiak antolatzea, herrian egiten diren auzolan ekintzetan parte hartzea, bazkarietan elkarteko kide guztiak biltzea… Ea horrelako jarduerak ohitura bihurtzea lortzen dugun. Hala ere, eta gure helburua gaixoak herrira hurbiltzea izanik, familiek eta elkarteko kideek izan dugu aukera hori egiteko, barazki banaketan bertan, sagar bilketan edota Oiartzungo Txerri Eguneko azokan.

Negu honetan Arraztalok herrian izan duen parte hartzearen isla izan zen, hain zuzen ere, Txerri Egunean jarritako postua. Ttur-Ttur elkarteak azoka antolatu eta guk gure barazki eta jakiak bertan saldu genituen. Lehenengo urtea izan arren, nahiko ongi moldatu ginen eta hurrengo urterako zuzendu beharrekoak kontuan hartuta, esperientzia polita izan zela uste dugu.

Santo Tomas postua 2012

HITZALDIAK

Sukalde lan horren beste emaitzetako bat urtarrila eta ekaina bitartean Arraztalok eskainiko duen hitzaldi sorta da. Aurrenekoa, pasa den urtarrilaren 29an izan zen eta jendearen partaidetza ikusita, gustura gaude. Gurutz Linazasorok emandako hitzaldiak, garunaren funtzionamendua azaltzeko eta beste hitzaldien sarrera moduko bat egiteko balio izan du. Arraztalo Elkarteak bere ibilbidean topatu dituen pertsonak dira hizlariak, eta gaixotasun psikikoaren ikuspuntu ezberdinak aurkezteko gogoz daude. Hitzaldi parte hartzaileak izatea nahi dugu, entzuleak galderak egin ditzaten eta hizlarien beraien ikuspuntua argi azaldu dezaten.

Kartela_hitzaldiak_A3

ETA…, TRAKTOREA

Azkenaldian ia erotu beharrean gabiltza traktorearen kontuarekin. Traktorea eta finantziazio kanpainaren proiektuak Arraztaloren proiektu oso-osoa biltzen du. Ezer baino lehen, kontsumo taldearen beharrak asetzeko diseinatu genuela esan beharra dago. Bada denbora dezente baratzeen arduradunak traktore bat behar genuela aipatu zuela, baina finantziazio iturriak aurkitzea ez da erraza, askok Oiartzunen bakarrik lan egiten dugula esaten baitute (epe labur batean honen zergatiak eta onurak azaltzeko asmoa dugu). Traktore hori lortzeko irtenbideak bilaka, elkarteko bi kideren bidean finantziazio kolektiboaren ideia agertu zen. Guztia, Goteo plataformaren hitzaldi hau ikusi ondoren.

Behin Goteon proiektua osatuta (hori ere etorkizunean kontatzeko geratzen da), gauzak bata bestearen atzetik etorri dira. Oiartzungo traktorearen kartel misteriotsuak, kanpainaren hasiera, diru bilketa, azalpenak, ahoz ahoko lana, etab. Urtarrilaren 20an bukatu zen diru minimoa biltzeko epea, eta helburua lortu genuen. Orain kanpainaren bigarren zatian gaude eta atzera begiratuta hasieran pentsatu baino gauza gehiagotarako erabiltzen ari gara kanpaina bera. Helburu nagusia dirua biltzea da, baina herrian honen harira ezagutu du jende askok Arraztalo. Komunikabideetan ere gure proiektua zabaltzen lagundu digu:

Gainera, Oiartzundik kanpo proiektu hau errepikatzeko aukera badagoela ere konturatu gara. Zamudioko ospitale psikiatrikotik bisita eduki genuen, baratzean egiten dugun lana ikusi nahi zutelako.

Kanpaina honen berri oraindik ez baduzue izan, garaiz zaudete irakurri, galdetu eta laguntzeko. Informazio guztia honako helbidean duzue:

TRAKTOREAREN KANPAINA

goteobarra

Okobi Baratzak Traktorea

Honekin, gure azken hilabeteetako lana ongi laburbilduta geratzen da. Aipatutako arlo guztietan lanean jarraituko dugu eta lagundu nahi duen edonor ongi etorria izango da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s