Arraztaloren erreportaia Hamaika TVn

Arraztalo elkartea Oiartzungo gaixo psikiko eta herritarrekin elkarlanean

hamaika_logo

Advertisements

Otsailak 26. Xabier Lertxundiren hitzaldia

Kartela_xabier

Hurrengo asteartean, otsailaren 26an, Arraztalo Elkarteak hitzaldia antolatu du Oiartzungo Udal liburutegian. Bertan Xabier Lertxundi izango dugu, antolatutako hitzaldi sortaren bigarrenean. Hitzaldiaren izenburua Gaixotasun psikikoa. Botikez gain zer? izango da. Hitzaldiaren helburua gaixotasun psikikoari buruzko ikuspuntu berri bat izango da, botikez gain aurkitu ditzakegun irteenbideak nabarmenduz.

Gai hauetan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu nahi diogu. Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz. Animatu!