Traktorea iritsi da! Eskerrik asko denoi!

Advertisements

Martxoak 14. Iker Arrizabalagaren hitzaldia.

Kartela_iker

Hurrengo ostegunean, martxoaren 14ean, Arraztalo Elkarteak hitzaldia antolatu du. Bertan Iker Arrizabalaga izango dugu, antolatutako hitzaldi sortaren hirugarrenean. Hitzaldiaren izenburua Gaixotasun psikikoa. Zer egin dezake familiak? izango da. Hitzaldiaren helburua gaixotasun psikikoa familian bizi dutenek jarraitu beharreko pausoak deskribatu eta irtenbideak ematea izango da.

Gai hauetan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu nahi diogu. Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz. Animatu!