Maiatzak 28. Joxe Mari Izetaren hitzaldia.

KartelaJoxe

Arraztaloren hitzaldi sorta amaierara iristen ari da. Bihar, maiatzak 28, azkeneko hitzaldia izango da 19:00etan Arraztaloren Altzibarko egoitzan. Bertan, Proyecto Hombreko Joxe Mari Izeta izango dugu hizlari. Berak Proyecto Hombreko Eraiki programan lan egiten du eta drogek gaixotasun psikikoan duten eragina gertutik ezagutzen du.

Gai hauetan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu nahi diogu. Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz. Animatu!

 

Advertisements