Barazkien bilketa ABUZTUAN/Recogida de verduras en AGOSTO

Abuztuko lehenengo 3 asteetan Arraztaloko langileak oporrak hartuko dituzte eta barazki banaketa kontsumo taldeko kideen esku geratuko da. Guztiok barazkiak jasotzeko aukera izan dezagun, bi egun jarriko ditugu astean bilketa egitera joateko, bat goizean eta bestea ilunabarrean:

  • Asteartean, goizeko 8etan.

  • Ostegunean, ilunabarreko 8etan.

Elkartzeko lekua, Arraztalok Elizalden duen baratza izango da, Petra Lekuona zaharren egoitzaren ondoan dagoena. Bertaratzen den jendearen arabera antolatuko da lansaio bakoitza Elizaldeko eta Altzibarko baratzetako produktuak jasotzeko. Elizaldeko baratzan batez ere lekak, kalabazinak eta piperrak egongo dira. Altzibarkoan, tomateak eta mota ezberdinetako letxugak. Jasotzeko moduan dauden produktu guztiak bildu behar direnez, bildutakoa bertaratu direnen artean banatu beharko dugu.

Gogoratu:

  • Labana, tomateak jasotzeko latexeko eskularruak eta barazkiak banatzeko poltsak eramatea komeni da.

  • Baratzetan, barazki lursailen arteko bidexkatik ibili behar da.

Auzolanean errazago egiten dira lanak, beraz…Animatu!

Hemen duzue Elizadeko eta Altzibarko baratzeen kokapena erakusten duen mapa:

Baratza Altzibar
Baratza Altzibar
Baratza elizalde
Baratza elizalde

Las primeras 3 semanas de agosto, los trabajadores de Arraztalo tendrán vacaciones y la recogida de verduras se dejará en manos de los miembros del grupo de consumo. Se han puesto dos días para la recogida, uno por la mañana y otro al atardecer, para que todos tengamos la oportunidad de acudir:

  • Los martes, a las 8 de la mañana.
  • Los jueves, a las 8 de la tarde.

Lugar de recogida: La huerta de Elizalde (la que está al lado de la residencia de ancianos).

Según cuántas personas acudamos, organizaremos la recogida entre las huertas de Elizalde y Altzibar. En la huerta de Elizalde habrá sobre todo vainas, calabacines y pimientos. Como no se puede dejar ningún producto sin recoger, lo que se recoge cada día se repartirá entre las personas que acudamos a la huerta.

En la de Altzibar, tendremos tomates y varios tipos de lechuga.

Recordad:

  • Conviene llevar bolsas y guantes de latex para recoger las verduras.
  • En la huerta, es imprescindible andar entre las hileras de verduras, sin pisar ningún cultivo.

Si el trabajo es comunitario, se hace más fácil, animaos!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s