Oporrak bukatu dira, Abuztuaren 26ko saskia

Abuztuko oporrak pasa dira eta Kontsumo Taldea funtzionamendu normalera itzuliko da. Gaur, abuztuak 26, lehenengo saskia izango dugu jasotzeko beti bezala Oiartzungo plazan 6etan.

Bestalde, abuztuko lehenengo hiru aste hauetan, Kontsumo Taldeko kideak ibili gara barazkien bilketa egiten. Aurten egun finkoak jarri ditugu bilketa hori egiteko, asteartetan eta ostegunetan. Eguneko batezbeste kontsumo taldeko 4 kide izan dira beraien barazkiak jasotzen. Aipatzeko da barazkiak aurten berandu datozela, beraz abuztua eta irailan uzta oparoa izango dugu. Aurrerantzean izango diren barazkien zerrenda duzue honakoa:

  • Letxugak
  • Pepinoak
  • Kalabazinak
  • Lekak
  • Tomateak
  • Azenarioak
  • Patata
  • Porruak
  • Piperrak
Abuztuak 6ko bilketa
Abuztuak 6ko bilketa
Abuztuak 20ko bilketa
Abuztuak 20ko bilketa
Abuztuak 20ko bilketa
Abuztuak 20ko bilketa
Abuztuak 20ko bilketa
Abuztuak 20ko bilketa