Txerri Eguneko postua prestatzeko bilera azaroak 27an

Santo Tomas barazkiak
Txerro Eguna 2012

Arraztalok aurten ere Oiartzungo Txerri Egunean postua jarriko du. Txerri Eguna abenduaren 14an izango da, larunbata.

Arraztalotik  elkarteko eta kontsumo taldeko kideei laguntza eskatu nahiko genizueke ekintza hau antolatzeko. Antolaketa bilera azaroaren 27an egingo dugu, 18:30etan Arraztaloren egoitzan, Altzibarren.

Antolaketan zuzenki parte hartu ezin duenak, Txerri Egunean bertan laguntzerik izango du:

  • Postuan egonez (10:00etatik 15:00etara txandaka)
  • Postuan saltzeko jakiak prestatuz (10:00etarako ekarri)

Laguntzeko asmoa baduzue, aldez aurretik esan, arraztalo@gmail.com helbidera mezu bat idatziz.

Advertisements

Kontsumo taldeko bilera azaroak 20an

adi

Asteazken honetan, hilak 20, kontsumo taldearen bilera izango da Arraztaloren egoitzan. Bilera arratsaldeko 18:30etan izango da eta besteak beste honako gaiak jorratuko dira:

  • Kontsumo taldeko arduren banaketa aztertu eta adostu.
  • Baratzean landatua dagoenaren berri eman eta udaberri aldera zein barazki landatzeko aukera dagoen aztertu.
  • BasHerri Sarearen produktu eskaintzari buruzko informazioa jakinarazi.

Taldeko kideei bilerara agertze deia egiten zaie, denontzako garrantzitsuak diren gaiak aztertu behar baititugu.

Ezin baduzue joan, mesedez, aldez aurretik jakinarazi!

Arraztalo Elkartearen egoitza, Altzibar auzoko Martintxo kalean dago, plazaren ondoan.