Kontsumo Taldeko Bilera, asteazkena, martxoak 26

adi

Hurrengo asteazkenean, martxoaren 26an, kontsumo taldeko bilera izango da Arraztaloren Altzibarko egoitzan 18:30etan. Jorratuko ditugun gaiak hauek izango dira:

  • Kontsumo taldeko arduren banaketa.
  • Baratzean landatua dagoenaren berri eman eta udara aldera zein barazki landatzeko aukera dagoen aztertu.
  • BasHerri Sareari buruzko informazioa jakinarazi.

Taldeko kideei bilerara agertzeko deia egiten zaizue. Garrantzitsua da bilerara agertzea, arduren banaketa egingo baita, aurreko bileran adostu genuen bezala. Hau da, kideen zerrenda jarraituz lehenengo 6 pertsonen artean. Ezin baduzu etorri, mesedez, aldez aurretik esan.

El próximo miércoles, 26 de marzo, se celebrará una reunión del grupo de consumo en el local de Arraztalo en Altzibar a las 18:30. Los temas que se tratarán son:

  • Llevar a cabo el reparto de las responsabilidades del grupo de consumo.
  • Información de los productos cultivados en la huerta y estudiar las posibles opciones a plantar para verano.
  • Informar sobre la red BasHerri.

Se pide a los socios que tomen parte en la reunión.  Es importante la asistencia a la reunión, pues se va a proceder al reparto de responsabilidades, tal y como se acordó en la anterior reunión. Es decir, en base a la lista de socios, entre los 6 primeros. En caso de no asistir, por favor, avisad de antemano.