Aste Santuko bilketa emankorra izan da

Atzo jai eguna izaki eta ez zen kontsumo taldeko banaketarik izan Kilirikupen. Gaur taldeko kideak joan gara barazkiak jasotzera, arratsaldean. Babak, azelgak, ilar txikiak, letxugak eta baratzuriak zeuden jasotzeko. Badirudi udaberriak baratzak biziberritu dituela. Hurrengo astelehenean betiko martxara bueltatuko gara.

Petra Lekuonako baratza
Aste Santuko bilketa
Aste Santuko barazkiak
Aste Santuko barazkiak

 

Advertisements

Kontsumo Taldea: Aste Santuko antolaketa (EGUNERATUA)

AdiAste Santuko oporrak direla eta honako hau izango da banaketen antolaketa:

  • Apirilaren 14ean banaketa DAGO.
  • Apirilaren 21ean EZ DAGO banaketarik.

21ean banaketa ez dagoenez, 22an (asteartean), barazki bilketa denon artean egiteko hitzordua jarri dugu, 18:00etan Petra Lekuonako baratzean. Gogoratu barazkiak hartzeko labana eta poltsa eramatea.

 

Arraztalok eta Udalak hitzarmena sinatu dute

Pasa den urtearen bukaera hitzarmena prestatzen pasa ondoren, Oiartzungo Udalak eta Arraztalo Gaixo Psikikoen Elkarteak lan hitzarmena sinatu dugu. Hitzarmen horretan gaur egun Arraztalok dituen aktibitateen nondik norakoak biltzen ditugu, baita etorkizunean elkarteak hartu dituen konpromisoak ere. Gainera udalak Oiartzungo gaixo psikikoekin, elkartearekin eta gizartearekin duen betebeharrak ere islatu dira bertan.

Horrela, gaixo psikikoen lan integrazioa bultzatu nahi dugu eta proiektuari sendotasuna eman nahi diogu. Datorren lau urteetan egingo dugun lanaren oinarria izango da. Guztion artean egunero ditugun arazoei konponbidea bilatuko diogulakoan gaude.

Arraztalo-Oiartzungo Udala hitzarmena
Hitzaremenaren sinadura