URTEROKO OHIKO BATZARRA. UZTAILAK 2.

 

AdiArraztalo Elkarteak urteroko Ohiko Batzarra egingo du uztailaren 2an, asteazkena. Bertan elkartearen ekintzei buruzko informazioa emango da, 2013ko diru kontuak errepasatuko dira eta urtean zehar egindakoei buruzko balorazioa aurkeztuko da. Bilera irekia da, edonork parte hartu dezake eta iritzi zein proposamenak ongi etorriak izango dira.

Arraztaloren lokalean, Altzibarko Martintxo kalean bilduko gara ilunabarreko 19:00etan.

Gai zerrenda honakoa izango da: Deialda_140702_eu

EKAINAK 30. BARAZKI BILKETA.

Adi

 

Ekainaren 30ean, astelehena, ez da barazki banaketarik izango plazan. Hilabeteko bosgarren astelehena denez, nahi duenak barazkiak biltzera joateko aukera izango du. Petra Lekuonako baratzan hasiko dugu bilketa astelehenean bertan 18:00etan eta ondoren Altzibar eta Ergoiengo baratzetara joango gara (Ergoiengo baratza Tolare jatetxearen parean dago).

Read More »