EKAINAK 30. BARAZKI BILKETA.

Adi

 

Ekainaren 30ean, astelehena, ez da barazki banaketarik izango plazan. Hilabeteko bosgarren astelehena denez, nahi duenak barazkiak biltzera joateko aukera izango du. Petra Lekuonako baratzan hasiko dugu bilketa astelehenean bertan 18:00etan eta ondoren Altzibar eta Ergoiengo baratzetara joango gara (Ergoiengo baratza Tolare jatetxearen parean dago).

Jaso daitekeena honakoa da:

PETRA LEKUONAKO BARATZAN:

  • Bainak: Negutegi barruan bi ilara daude eta kanpoan artoaren ondoan beste hiru. Negutegikoak lehenengo jasotzea gomendatu digu Iñakik.
  • Tipulak: Negutegiaren goian, kanpoko aldean, plastikoz estalita dagoen lur zatian. 4-5 ale bakoitzarentzat, handienak.

ALTZIBARKO BARATZAN (KASABLANKA):

  • Tomateak: Oraindik ez daude gehiegi, baina jasotzeko baldin badaude, hartu daitezke.
  • Kukuluak: Negutegiaren kanpoan (burua eginda badute).

ERGOIENGO BARATZAN (TOLARE JATETXEAREN PAREAN):

  • Letxuga gorria: Artoaren ondoan, bana.
  • Letxuga normala: Artoaren ondoan, bina.
  • Borrajak: Artoaren ondoan.
  • Erremolatxa: Artoaren ondoan.
  • Tipula: Petra Lekuonatik handienak hartuta iristen ez bada, hemendik hartu daitezke.

Ez da arrautza banaketarik izango. Hurrengo arrautza eta gazta banaketak uztailaren 7an izango dira.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s