Santiyuk eta Xanistebanak

Pasa den igandean, uztailak 27, Iturriozko Santiyo jaietan izan ginen. Artisautza eta nekazaritza azokan jarri genituen gure barazkiak. Letxugak, azenarioak, patatak eta hasi berri diren tomate, piper eta kalabazinak.

Santiyutako artisautza eta nekazaritza azoka
Santiyutako artisautza eta nekazaritza azoka

Abuztuaren 4ean berriz, astelehena, Xanistebanetako baserritar egunean azoka jarriko dugu Kilirikupen. Oiartzungo Arraztaloren barazkiez, jaki gozoez eta sagardoaz gain, Peluzar baserriko arrautzak, Galtzatako gazta, Etxeko gailetak, eta Errenteriako Aparola baserriko produktuak ere izango ditugu.

Azoka 11:30etan hasiko da eta sagardo lehiaketan ere parte hartuko dugu.

Postua jarri baino lehen badugu zer egina, eta Arraztalotik Kontsumo Taldeko kideei laguntza eskatzen dizuegu:

  • BARAZKIAK JASOTZEKO (Petra Lekuonan, 4ean goizeko 08:00etan)
  • Egunean bertan POSTUA ANTOLATU ETA BERTAN EGOTEKO (11:00etatik 15:00etara txandaka)
  • Postuan saltzeko JAKIAK EKARTZEKO (11:00etarako)

Bestalde, beste edozeinek laguntzerik badu, eskertuko dugu. Aukera paregabea izango da Arraztaloren lana ezagutzeko.

Edozein modutan laguntzeko asmoa baduzue, aldez aurretik esan, barazki banaketan (Jon-617585724) edo korreo elektroniko bat idatzi arraztalo@gmail.com helbidera.

Etorri bertako produktuez gozatzera!

Xanistebanak 2012
Xanistebanetako azoka

Asteleheneko bisita Ergoiengo baratzean

DSCN2362

Pasa den astelehenean, uztailak 14, Arraztaloren Ergoiengo baratza bisitatzeko aukera izan genuen. Kontsumo taldeko barazkiak jasotzeaz gain, baratzean bueltaxka eman genuen, udan eta udaberrian izango ditugun barazkiak ikusiz. Gainera udako antolaketari eta beste ekintzei buruz ere hitz egin genuen.

DSCN2355

Abuztuan Arraztaloko langileek oporrak hartuko dituzte eta barazki bilketa kideen esku geldituko da. Astean bi egun jarri ditugu barazkiak jasotzeko, bata goizez eta bestea ilunabarrean, kide guztiek barazkiak jasotzera joateko aukera izan dezaten:

  • Asteartetan, goizeko 8:00etan (abuztuak 12, 19 eta 26).
  • Ostegunetan, ilunabarreko 20:00etan (abuztuak 7, 14, 21 eta 28)

Bilketa Petra Lekuonan hasiko da, ondoren beste baratzetara joateko. Abuztuko lehenengo asteartean, abuztuaren 5ean, ez dugu hitzordurik jarri Xanistebanak direla-eta, baina nahi duena biltzera joan daiteke.

 DSCN2357  DSCN2366

DSCN2367

DSCN2368

UZTAILAK 14, BANAKETA ERGOIENEN!

Hurrengo astelehenan, uztailak 14, kontsumo taldeko barazkien banaketa Ergoiengo baratzan izango da, beti bezala 18:00etan. Baratza hau kontsumo taldeko kideontzat berri xamarra da eta Iñakik bertako lanari buruzko azalpenak emango dizkigu. Barazkien banaketa baratzetik bixita egiteko aprobetxatuko dugu. Bitartean urtearen lehen erdian kontsumo taldearen martxa nola joan den komentatzeko aukera izango dugu. Gainera abuztuan banaketarik izango ez denez, hilabete horretan barazkien bilketa nola egin erabaki behar dugu (bakoitzak nahi duenean edo egun zehatz batzuk jarrita).

Behin bixita bukatutakoan afari-merienda egiteko asmoa ere badugu. Bakoitzak ekarritakoarekin bilduko gara mahai bueltan.

Kontsumo taldeko kideez aparte, beste herritarrak ere gonbidatuta daude kontsumo taldearen eta Arraztaloren lana ezagutzeko aukera paregabea baita.

Gogoratu! Baratza Ergoiengo Tolare jatetxearen parean dago!

MAPA_ERGOIEN