Isiltasuna hautsi! Buruko Osasunaren Nazioarteko Eguna 2014

KONTZERTUA_ARRAZTALO_2

Bigarren urtez segidan kontzertu batekin aldarrikatuko dugu Arraztalotik Buruko Osasunaren Nazioarteko Eguna, Isiltasuna hautsi! lelopean.

Herritarrei buruko osasunak eta buruko gaixotasunek gure gizartean duten garrantzia eta eragina gogorarazi nahi diegu, pertsona askok isilpean mantentzen duen gaia izan arren. Isiltasun hori hausteko, hain zuzen ere, kontzertu bat antolatzea baino modu egokiagorik ez zegoela pentsatuz, HiruBiBand! taldea ariko da ilunabarra girotzen.

Kontzertua, urriaren 17an, ostirala, 19:00etan izango da, Oiartzungo Kontzejupean.

Advertisements