Txerri Eguna Oiartzunen

1560442_958929067469038_6951946520252571811_n

Urtero legez, Arraztalok Oiartzungo Txerri Egunean parte hartuko du bihar, abenduak 20. Aurten, azkeneko urteetako ahaleginen ondoren, egun osoko egitaraua egiten saiatu da antolaketa taldea. Arraztalok azokan postua jarriko du, Oiartzungo barazki ekologikoekin eta etxean egindako jakiekin.

Azoka 10:30etan irekiko da Madalensoro pilotalekuan eta kanpoaldean ganadu feria izango da. Horrez gain, goiz osoan zehar dantza emanaldiak izango dira herriko plazan.

Advertisements