Barazki saskia. Otsailak 23

Hurrengo astelehenean, otsailak 23, honako barazkiak izango ditugu urteko azkeneko saskian:

  • Kalabaza
  • Porruak
  • 1 kg patata
  • Aza
  • Letxuga bat eta eskarola bat
  • Baratxuri fresko sorta
  • Azenarioak

Aurtengoz babarrunak bukatu dira.

Advertisements

Laguntzaileak behar ditugu itzulpenak egiteko

Gaixotasun psikikoen alorrean, herritarrei informazioa helaraztea ezinbestekoa da. Osasun arazo honen inguruan dagoen ezjakintasuna nabaria da eta norberak, senide batek edo lagun batek bizitzen ez duen bitartean nahiko urrun sentitzen den gaia da.

Arraztaloren lanetako bat horixe da, gizartearen esku jartzea gaixotasun psikikoen inguruan dakiguna. Ez guk dakiguna bakarrik, baita gure inguruan (prentsan, interneten,…) argitaratzen dena ere.  Baina argi dugu, guk lan egiten dugun esparrua txikia dela eta gehienbat euskalduna dela. Eta oraingoz, informazioari dagokionean, gaixotasun psikikoak ez daki euskaraz.

Horregatik, azken hilabeteetan gaia lantzen aritu gara eta Informazio Haziak izeneko atala ere martxan jarri genuen blog honetan, interesgarria iruditzen zaigun hori gurera egokituta eta euskaraz ekarri nahian. Baina egia esan, eguneroko lanak, gaixotasuna duten pertsonekin eta kontsumo taldearekin egiten dugun lanak, jan egiten gaitu.

Hau dela eta, deialdi irekia egin nahi diogu testuak egokitu eta euskarara itzultzeko prest dagoen orori, Arraztaloren laguntzaile bihur dadin. Prentsan eta interneten aurkitzen ditugun ingelesezko edo gaztelaniazko lan interesgarriak, hala nola iritzi artikuluak, bideoen azpitituluak eta ikerketak, egokitu eta itzultzea izango litzateke helburua. Ez dugu dedikazio handirik eskatzen ezta izugarrizko konpromisorik ere. Laguntzeko gogoa, besterik ez.

Beraz, laguntzeko prest bazaude, jarri gurekin kontaktuan arraztalo@gmail.com helbidean edo 617585724 telefonoan.

Barazki saskia. Otsailak 9.

Hurrengo astelehenean, otsailak 9, honako barazkiak izango ditugu urteko azkeneko saskian:

  • 1 kg patata
  • Kalabaza
  • Dozena erdi porru
  • Dozena erdi azenario
  • Aza bat
  • Baratzuri freskoak

Saskiaz gain babarrunak eros daitezke, 10€/kg. Kiloko eta kilo erdiko poltsak daude. Gainera gogoratu hamabostean behin Galtzatako gazta eta ardi esnea ere eros dezakezulea aurrez eskatuta.