Kontsumo taldeak, elikadura burujabetza eta eredu sozial berria. Gehiago jakin nahi?

KS_Elikadura

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta ekimenaren eskutik, hurrengo ostegunean, hilak 19, mahai ingurua izango da Oiartzunen. Euskal Herriko karta soziala, bizi dugun krisi egoera honetan, inposatu nahi diguten eredu sozialari aurre egiteko balioko digun tresna garrantzitsuena da. Bertan, eredu sozial berri horrek nolakoa izan behar duen eta hori garatzeko zein tresna dauden aipatzen da.

Honen harira, Oiartzunen Elikadura Burujabetza gaia landuz, mahai inguruan herriko bi eragilek, Arraztalok eta Urmendi Haur Eskolak, beraien proiektuak aurkeztuko dituzte. Horrez gain, Basherriko, Gipuzkoako Kontsumo Taldeen sareko, partaideak ere bertan izango dira, sare honen helburuak zein diren azaltzeko. Laugarren hizlaria, Errigora, ekimeneko partaide bat izango da.

Mahai ingurua, udaletxeko pleno aretoan izango da 18:30etan. Elikadura burujabetzak eta kontsumo taldeek gure eredu sozial berrian izan dezaketen eraginaz gehiago jakin nahi duen orori dei egiten diogu parte hartu dezan.

Eskubide sozialen kartaren harira, egitarau oparoa antolatu da eskualderako.

KS_Egitaraua

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s