Barazki saskia. Martxoak 23

Hurrengo astelehenean, martxoak 23, honako barazkiak izango ditugu urteko azkeneko saskian:

  • Azelgak
  • 2 letxuga
  • Eskarola bat
  • Baratxuri freskoak
  • Porruak
  • Intxaurrak

Banaketara Xixario etorriko da.

Advertisements

Barazki saskia. Martxoak 16

Hurrengo astelehenean, martxoak 16, honako barazkiak izango ditugu urteko azkeneko saskian:

  • 1 kg patata
  • Kalabaza puska
  • Bost azenario
  • Hiru baratzuri fresko
  • Letxuga bat
  • Eskarola kixkur bat
  • Lau porru
  • Intxaurrak
  • Mizuna sorta

Hemendik bi asterako gazta, ezti eta ardi esne eskariak egiteko aukera izango da.

SOLASALDIA: Zer egin nire barazki saskiarekin

Basherriak [Hasiera]

cesta_verduras_gonbidapena
Jasotzen al duzu barazki saskirik etxean? Ez? Dudak dituzulako beharbada? Dakarren guztia sukaldatzen jakingo al zenuke? Ez al gara aspertuko beti berdina janez?

Solasaldi honetara gonbidatu nahi zaitugu. Zer egin nire barazki saskiarekin. Udaberria liburuaren egileek esperientziak eta aholkuak elkarbanatzera gonbidatu nahi gaituzte, sano jateko, aspertu gabe.

Nagore eta Diegok astero jasotzen dute saski bat etxean, baserritik zuzenean, baina sarri barazki berdinak ekarri ohi ditu. Sukaldari bikainak edo gai honetan adituak izan gabe, irudimena eta zenbait trikimailu erabiliz, blog bat jarri zuten martxan eta orain lehen liburu honetan argitaratu dituzte beraien hausnarketak, gomendioak, trikimailuak eta batez ere, errezeta erraz eta goxoak. Liburu benetan erabilgarria barazkiak era ezberdinetan sukaldatzeko.

View original post