Barazki saskia. Maiatzak 18.

Hurrengo astelehenean,  maiatzak 18, honako barazkiak izango ditugu saskian:

  • Baba 1kg
  • Letxuga berde bat
  • Letxuga gorri bat
  • Tipula sorta
  • 5 Azelga
  • Ilar txikiak 250 gr
Advertisements

Haurtzaro Ikastolako ikasleak gure baratzetan

Apirilaren 23an Haurtzaro Ikastolako ikasleak izan genituen Ergoiengo gure baratzean. Bertan, egunero egiten dugun lana ikusi ahal izan zuten, landareak landatu, haziak erein eta ongarritu.

Baratzean lan egitea zer den ikus zezaten, beraiek ere lantxo batzuk egiteko aukera izan zuten: kalabaza haziak erein, baratzuri eta piper landareak landatu eta ongarria zabaldu. Guztia Arraztaloko Iñaki, Paloma, Aingeru, Alberto eta Joxe Mariren laguntzarekin.

Bisitaren argazkiak Haurtzaro Ikastolaren web orrian ikus daitezke.