Gaixo psikikoen lan integrazioa eskualdera zabalduz

Oiartzungo Arraztalo Elkartea urtarriletik aurrera eskualde mailan proiektu bat martxan jartzeko lanean aritu da, gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan integrazioa bultzatzeko hain zuzen ere. Programa honen helburua Errenteria, Lezo eta Pasaiako gaixotasun psikikoa duten pertsonak nekazaritzan esperientzia laboral bat izatea eta Oiartzungo Arraztalo Elkartearen lana aipatutako herrietan zabaltzea da.


Oarsoaldeko langileak

Hau gauzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Aurrekontu Partehartzaileetako 50.000€ lortu ziren. 2015eko maiatzean Arraztalo eta Foru Aldundiko Gizarte Politikako sailaren artean sinatutako hitzarmenari esker, programa ekainean martxan jarri zen Errenteriako hiru langile, Pasaiako bi eta Lezoko batekin. Pertsona hauen aukeraketa Errenteriako Osasun Mentaleko Zentroko profesionalen laguntzaz egin da.

Sei langile hauek, bi arduradunen gidaritzapean, Arraztaloren baratzatan nekazaritza lanetan trebatzen hasi dira. Irailan, hiru hilabeteko lan kontratua egingo zaie. Honekin guztiarekin, gaixotasun psikikoa duten pertsonengan lanak duen eragin positiboa ikustaraztea lortu nahi da.

Honez gain, beste helburu garrantzitsu bat eskualdeko herrietan gaixotasun psikikoa duten pertsonen eta hauen senideen herri mugimenduak sortzea da. Hau lortzeko, Arraztalo beste hiru herrietako gaixotasun psikikoa duten pertsonekin eta hauen senideekin lanean hasiko da, duen esperientzia elkarbanatuz, beste herrietan ere gaixo psikikoen inguruko mugimendu sozialak sor daitezen.

Orain, Arraztalori eta Errenteria, Lezo eta Pasaiako gaixo psikikoen familiei dagokigu, Udal bakoitzaren laguntzaz, 2016tik aurrera proiektu honek bakoitzaren herrian izango duen ibilbidea eta egitura elkarlanean sortzen hastea.

Langileak lanean

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s