Gaixotasun psikikoari buruzko jardunaldiak Oarsoaldean

Oarsoaldean garatzen ari garen proiektuaren baitan, Gaixotasun psikikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu urrriaren 6, 7 eta 8an. Egun bakoitzean gaixotasun psikikoaren alderdi ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Gainera, Oarsoaldeko proiektuari jarraipena emateko, gaixotasun psikikoaren inguruan eskualdeko beste herrietan herri-mugimenduak sortzeko lehenengo pausoak ematea ere jardunaldien helburua izango da. Horregatik, Oarsoaldeko gaixotasun psikikoa duten pertsonei eta euren senideei deialdia egin nahi diegu, jardunaldi hauetan parte hartu dezaten.

HitzaldiakOarsoaldea

Urriak 6 – Mila pertsona, mila galdera

Lehenengo egunean, urriaren 6an, gaixotasun psikikoaren inguruko galdera orokorrak erantzuten saiatuko gara. Horretarako Alvaro Iruin psikiatra gonbidatu dugu. Iruin, Gipuzkoako Osasun Mentaleko sarearen arduraduna eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko ikertzailea da. Arraztalotik galdera ugari proposatu dizkiogu, besteak beste, gaixotasunaren hasiera, botikak, gaixoarekin elkarbizitza eta abar.

Urriak 7 – Psikiatria komunitarioa eta lan-gizarte integrazioa

Bigarren egunean, urriaren 7an, psikiatria komunitarioa eta lan-gizarte integrazioa izango dugu hizpide. Juan del Pozo psikologoak, Errenteriako Osasun Mentaleko zentruan egiten duten lana zein den azalduko digu. Botikez gain, lan-gizarte integrazioko lanketa ezberdinek izan ditzaketen onurak zein diren aztertuko dugu.

Urriak 8 – Gaixotasun psikikoa: familia, lagunak eta gizartea

Azkeneko egunean, urriaren 8an, Arraztaloko kideak eta Oarsoaldeko gaixotasun psikikoa duten pertsonen senideak izango gara gure esperientzia kontatuko dugunak. Egunero gaixotasun psikikoa bizitzen dugunon esperientzia aurkeztuko dugu eta Arraztalok egiten duen lana erakusteko tartea ere izango dugu.

Hitzaldi guztiak Errenteriako Merkatuzarren izango dira, arratsaldeko 19:00etan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s