Tailer irekia gaur Errenterian

Aurreko astean Oiartzunen egin genuen moduan, gaur Buru gaixotasunaren inguruko tailerra izango dugu Errenterian. 18:30etan Merkatuzarren izango da.

Bertan, gaixotasun psikioarekin harremana duten pertsonek eta harremanik ez dutenek iritziak eta ideiak elkarbanatzeko aukera izango dute. Oiartzunen ikusi genuen bezala, esperientzia ezberdinak entzutea oso lagungarria da, batez ere inoiz honen berri izan ez duenarentzako. Gizartean dauden aurreiritziak puskatzeko eta jarrera berriak lantzeko aukera paregabea izango da.

Buru-gaixotasunari buruzko tailerrak

 

 

Tailer irekiak, aurrenekoa Oiartzunen

Bihar (azaroak 3) Oiartzunen antolatu dugun tailer irekiaren helburua gaixotasun psikikoen inguruan herritarrek duten iritzia entzutea da. Herritarrez gain, herriko elkarte eta erakundeetako ordezkariak ere biltzen saiatuko gara.

Arraztalo Elkarteko kideok sei urte daramatzagu herrian gaixotasun psikikoa duten horien egoera azaleratu nahian. Hitzaldian antolatu izan ditugu, baina oraingoan entzuteko garaia dela uste dugu. Tailer dinamiko honetan, ariketa ezberdinak eginez, bertaratzen direnek gaixotasun psikikoak bizitzako hainbat esparrutan sortzen dituen arazoak ikusi ahal izango dituzte. Horien inguruan parte-hartzaileek duten iritzia jaso nahi du Arraztalo Elkarteak.

Pasa den astean Oarsoabidasoako Hitzan egin ziguten elkarrizketan gaixotasun psikikoa duten pertsonek gizartean eta lanean integratzeko dituzten arazoein buruz aritu ginen. Hemen irakurri dezakezu elkarrizta hori.

Tailerrak bi orduko iraupena izango du eta Manuel Lekuona liburutegiko aretoan egingo da, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Read More »