Txerri Eguna 2016

Aurten ere, Arraztalo Elkartea Txerri Egunean izango da. 10:00etatik 14:00etara ospatuko den azokan, Oiartzungo produktu ekologikoak erosteko aukera izango da, besteak beste, barazkiak, babarrunak eta Sagardoa. Horrez gain, etxean egindako jakien postua ere izango dugu.

Arraztaloko kideen laguntza eskatzen dugu urtero:

  • Egunean bertan POSTUA ANTOLATU ETA BERTAN EGOTEKO (09:30etatik 14:00ak arte txandaka. Lan zehatzak egitera ere etor zaitezkete! Postua prestatu, postua jaso eta abar).

  • Postuan saltzeko JAKIAK EKARTZEKO (bizkotxoak, gailetak, tartak). Hauek 10:00etarako ekarri behar dira.

Edozein modutan laguntzeko asmoa baduzue, aldez aurretik esan, barazki banaketan, telefonoz, whatsapp bidez edo mezu elektroniko bat bidaliz arraztalo@gmail.com helbidera.

Antolaketatik aipatu duten bezala, guk ere giroa alaitzko baserritar jantziarekin hurbiltzera animatzen zaituztegu.

 

Advertisements