Batzar orokorra, martxoaren 22an

Arraztalo Elkarteak datorren martxoaren 22an egingo du urteko Batzar Orokorra. Altzibarko egoitza sozialean izango, 19:00etan.

Bertan 2016an zehan egin diren ekintzen informazioa jaso ahal izango dute partaideek. Gainera, 2017an aurreikusita dauden ekintzen berri ere emango da. Besteak beste, honako gaiak landuko dira:

Arraztaloko eta kontsumo taldeko kideei dei egiten diegu batzarrean parte hartu dezaten. Horrez gain, urtean zehar gurekin elkarlanean aritu diren elkarte eta norbanakoei ere parte hartzera gonbidatu nahi diegu.

Advertisements

Tailer irekien kronika Argian

Azaroan eta abenduan Oarsoaldean egindako tailer irekien kronika egin du Argiak.

Trintxerpen azaroan egin genuen tailer irekietan Argiako Ainhoa Mariezkurrena Etxabe kazetariaren parte-hartzea izan genuen.

Bertan bizitako esperientziarekin eta jasotako informazioarekin tailerren kronika argitaratu du Argiako martxoaren 5eko alean. Sarean ere irakur dezakezue.