Tailer irekien ondorioak

Arraztalo eta Aldura Elkarteok 2016 urte bukaeran Gaixotasun Psikikoari buruzko tailer irekiak antolatu genituen Oarsoaldean. Tailer horien helburua gaixotasun psikikoen inguruko iritziak jasotzea zen. Hau bizi dutenak eta senideak gonbidatzeaz gain, herri eragileak, erakundeetako langileak, herritarrak eta politikariak ere gonbidatu genituen. Tailerrak Farapi aholkularitzaren laguntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Sailaren finantziazioarekin egin ziren.

Azkeneko hilabetetan lanean aritu gara herri bakoitzean antolatutako tailerretan jasotako informazioa txukundu, antolatu eta ondorioak idazten. Tailerren emaitza nagusia jarraian irakurri dezakezun txostena da, nonĀ tailerretan egindako ekarpenak eta ateratako ondorioak biltzen diren.

Bi txosten ezberdin argitaratu ditugu. Txosten laburtuan tailerretako ekarpenen laburpena eta horietatik ateratako ondorioak daude. Gainera, elkarteontzat etorkizunerako lan-ildoak izango direnak ere bildu ditugu. Txosten osoan berriz, aurreko edukiez gain, tailerratan izandako ekarpenak bere horretan aurki ditzakezue. Metodologia ere bertan dago.

Read More »