Txerri eguna eta gabonetako antolaketa

Aurtengo Txerri Egunean ere izango gara, gure barazki eta jakien postuarekin. Etorri azokaz gozatzera!

Bestalde, oporren aurretik azkeneko banaketa hurrengo astelehenan, 18an, izango da. Ondoren oporrak izango ditugu urtarrilaren 8a arte.

Kartela

 

Advertisements

Hurrengo tailerrak: Orereta Ikastolako eta Oiartzungo Ludotekako partaideentzat

portada_eus_osoa.jpg

Buru-gaixotasunen inguruko hurrengo tailerrak, Orereta Ikastolako eta Oiartzungo Ludotekako partaideentzat izango dira.

Tailerrak parte-hartzaileak izango dira. Ariketa ezberdinen bidez gaixotasun psikikoa duten pertsonek egunero gainditu behar dituzten zailtasunak aztertu eta partaideek beraien iritzia emateko aukera izango dute. Bi elkarteok, guraso, irakasle, hezitzaile eta ikasleak tailer hauetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

Orereta Ikastolako tailerra, Linoko eraikinean (Santa Klara kalean) izango da, abenduaren 12an 17:30ean. 

Bigarren tailerra Oiartzungo Hezkuntza ez arautuko partaideei zuzendutakoa izango da. Ludotekarekin elkarlanean, abenduaren 13rako antolatu dugu, 18:30ean liburutegiko aretoan.

Tailerrak ikastetxeetan antolatuko diren arren, beste edozein herritarrek ere parte hartu dezake.