Oiartzun irratian izan gara ikasturte berriko asmoak azaltzen

Advertisements

Banaketak berriz ere plazan

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Kontsumo Taldeko banaketak berriz ere plazan hasiko dira, beti bezala astelehenetan 18:00etan. Hurrengo asterako arrautzak eskatzeko aukera ere izango da.

Bestalde, jakinarazi nahi dugu Kontsumo Taldean sartzeko aukera badagoela. Hileroko kuota 50€-koa da eta hilabetean 4 saski jasotzeko aukera dago. Interesa duenak gure webgunean aurkituko du informazio gehiago.