Abuztuak 30, azken bilketa baratzetan

Abuztua aurrera doa eta hilabete osoan zehar baratzetan ibili gara kontsumo taldeko kideak barazkiak biltzen. Horretarako azken aukera izango da bihar, abuztuak 30, 19:30ean Ergoiengo baratzean. Irailaren 5ean berriz ere banaketak ohiko moduan hasiko dira plazan.

IMG_20160823_203738

Langileen oporretan, kontsumo taldeko kideak izaten gara barazkiak biltzearen arduradunak. Aurten astearte arratsaldetan eta ostegun goizetan egin dugu lan hori. Hilabete oparoenak direla kontuan harturik, zer bildua izan dugu: letxugak, bainak, berenjenak, tomateak, azelgak, mota askotariko piperrak, kalabazinak,… Aipagarria izan da aurten haurren parte-hartzea. Kontsumo taldean familia gazte ugari ditugu eta euren haurrek baratzean ibili eta barazkiak biltzeko aukera ere izan dute.

IMG_20160823_203845

 

IMG_20160823_203832

 

Advertisements

Abuztuko bilketa

Adi

Abuztuan Arraztaloko langileek oporrak hartuko dituzte eta barazki bilketa kideen esku geldituko da.

Astean bi egun jarri ditugu barazkiak jasotzeko, bata goizez eta bestea ilunabarrean, kide guztiek barazkiak jasotzera joateko aukera izan dezaten:

  • Asteartetan, goizeko 8:00etan (abuztuak 12, 19 eta 26).
  • Ostegunetan, ilunabarreko 20:00etan (abuztuak 7, 14, 21 eta 28)

Bilketa Petra Lekuonan hasiko da, ondoren beste baratzetara joateko.

Bildu beharreko barazkien zerrenda honakoa da:

  • PETRA LEKUONAN
    • Bainak (negutegiaren barruan eta kanpoan)
    • Tomateak (negutegiaren barruan)
    • Pepinoa (negutegiaren barruan)
    • Kalabazina (negutegiaren gainkaldean)
  • ALTZIBARREN
    • Tomatea (negutegian)
    • Piperra (kanpoan)
    • Letxuga gorria eta berdea
    • Kukuluak (Cogollos)
    • Azelgak
  • ERGOIEN
    • Azenarioa
    • Piperrak
    • Azelgak
    • Tipulak

Ikusten duzuenez, hilabete hau oso oparoa izango da. Baratzara joandakoan kaso litekeen guztia jaso beharra dago, bestela galdu egingo da. Goiko datak denon artean bilketa errazago egin dezagun jarri ditugu, hala ere, edonor joan daiteke beste momenturen batean barazkiak biltzera. Egokiena, goizean goiz edo ilunabarrean.

Beraz, aurreneko bilketa, ostegun honetan, ilunabarreko 20:00etan Petra Lekuonan.

Asteleheneko bisita Ergoiengo baratzean

DSCN2362

Pasa den astelehenean, uztailak 14, Arraztaloren Ergoiengo baratza bisitatzeko aukera izan genuen. Kontsumo taldeko barazkiak jasotzeaz gain, baratzean bueltaxka eman genuen, udan eta udaberrian izango ditugun barazkiak ikusiz. Gainera udako antolaketari eta beste ekintzei buruz ere hitz egin genuen.

DSCN2355

Abuztuan Arraztaloko langileek oporrak hartuko dituzte eta barazki bilketa kideen esku geldituko da. Astean bi egun jarri ditugu barazkiak jasotzeko, bata goizez eta bestea ilunabarrean, kide guztiek barazkiak jasotzera joateko aukera izan dezaten:

  • Asteartetan, goizeko 8:00etan (abuztuak 12, 19 eta 26).
  • Ostegunetan, ilunabarreko 20:00etan (abuztuak 7, 14, 21 eta 28)

Bilketa Petra Lekuonan hasiko da, ondoren beste baratzetara joateko. Abuztuko lehenengo asteartean, abuztuaren 5ean, ez dugu hitzordurik jarri Xanistebanak direla-eta, baina nahi duena biltzera joan daiteke.

 DSCN2357  DSCN2366

DSCN2367

DSCN2368

UZTAILAK 14, BANAKETA ERGOIENEN!

Hurrengo astelehenan, uztailak 14, kontsumo taldeko barazkien banaketa Ergoiengo baratzan izango da, beti bezala 18:00etan. Baratza hau kontsumo taldeko kideontzat berri xamarra da eta Iñakik bertako lanari buruzko azalpenak emango dizkigu. Barazkien banaketa baratzetik bixita egiteko aprobetxatuko dugu. Bitartean urtearen lehen erdian kontsumo taldearen martxa nola joan den komentatzeko aukera izango dugu. Gainera abuztuan banaketarik izango ez denez, hilabete horretan barazkien bilketa nola egin erabaki behar dugu (bakoitzak nahi duenean edo egun zehatz batzuk jarrita).

Behin bixita bukatutakoan afari-merienda egiteko asmoa ere badugu. Bakoitzak ekarritakoarekin bilduko gara mahai bueltan.

Kontsumo taldeko kideez aparte, beste herritarrak ere gonbidatuta daude kontsumo taldearen eta Arraztaloren lana ezagutzeko aukera paregabea baita.

Gogoratu! Baratza Ergoiengo Tolare jatetxearen parean dago!

MAPA_ERGOIEN

EKAINAK 30. BARAZKI BILKETA.

Adi

 

Ekainaren 30ean, astelehena, ez da barazki banaketarik izango plazan. Hilabeteko bosgarren astelehena denez, nahi duenak barazkiak biltzera joateko aukera izango du. Petra Lekuonako baratzan hasiko dugu bilketa astelehenean bertan 18:00etan eta ondoren Altzibar eta Ergoiengo baratzetara joango gara (Ergoiengo baratza Tolare jatetxearen parean dago).

Read More »

Aste Santuko bilketa emankorra izan da

Atzo jai eguna izaki eta ez zen kontsumo taldeko banaketarik izan Kilirikupen. Gaur taldeko kideak joan gara barazkiak jasotzera, arratsaldean. Babak, azelgak, ilar txikiak, letxugak eta baratzuriak zeuden jasotzeko. Badirudi udaberriak baratzak biziberritu dituela. Hurrengo astelehenean betiko martxara bueltatuko gara.

Petra Lekuonako baratza
Aste Santuko bilketa
Aste Santuko barazkiak
Aste Santuko barazkiak