Abuztuak 30, azken bilketa baratzetan

Abuztua aurrera doa eta hilabete osoan zehar baratzetan ibili gara kontsumo taldeko kideak barazkiak biltzen. Horretarako azken aukera izango da bihar, abuztuak 30, 19:30ean Ergoiengo baratzean. Irailaren 5ean berriz ere banaketak ohiko moduan hasiko dira plazan.

IMG_20160823_203738

Langileen oporretan, kontsumo taldeko kideak izaten gara barazkiak biltzearen arduradunak. Aurten astearte arratsaldetan eta ostegun goizetan egin dugu lan hori. Hilabete oparoenak direla kontuan harturik, zer bildua izan dugu: letxugak, bainak, berenjenak, tomateak, azelgak, mota askotariko piperrak, kalabazinak,… Aipagarria izan da aurten haurren parte-hartzea. Kontsumo taldean familia gazte ugari ditugu eta euren haurrek baratzean ibili eta barazkiak biltzeko aukera ere izan dute.

IMG_20160823_203845

 

IMG_20160823_203832

 

Haurtzaro Ikastolako haurrak Ergoiengo baratzean

Maiatzaren 12an, Haurtzaro Ikastolako haur hezkuntzako haurren bisita izan genuen Arraztaloren Ergoiengo baratzean. Bidegorrian barrena etorri ziren, eta hiru orduz baratzako lanak egiteko aukera izan zuten.

Arraztaloko langile Aingeru, Alberto, Iñaki, Lourdes eta Palomaren laguntzaz udan kontsumo taldeko kideek jasoko dituzten barazkiak landatzen ibili ziren. Piperrak eta berenjenak landatzen ikasi zuten, baita arto eta kalabaza haziak ereiten ere. Bisitaren argazkiak Haurtzaro Ikastolaren webgunean ikus daitezke.

Bisita hauekin, herriko haurrek nekazaritza lana gertutik ezagutzeko aukera dute. Bestalde, Arraztalon etorkizunean bisita hauek gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan integrazioa azaltzeko ere erabili nahiko genituzke. Horregatik, azken urte honetan buru-osasunari buruzko material didaktikoa prestatzen gabiltza.

Hurrengo asteleheneko banaketa Ergoienen

Hurrengo asteleheneko banaketa, uztailaren 27koa, ez da plazan izango, Ergoiengo baratzean baizik. Betiko orduan izango da, 18:00etan. Arrautzak ere bertan jaso ahal izango dira.

Barazkiak jasotzeaz gain, langileek baratzaren antolaketa erakutsiko digu, abuztuan jaso behar duguna zer den ikusteko. Horrez gain, taldekideok zalantzak argitzeko aukera ere izango dugu.

Inoiz ez bazarete bertan egon, jakin Ergoiengo baratza Tolare jatetxearen pareko aparkalekuaren ondoan dagoela.

Bestalde, gure proiektuaren berri eta baratzaren martxaren berri jakin nahi duten herritar guztiak astelehenean etortzera gonbidatu nahi ditugu.

Ergoien

Haurtzaro Ikastolako ikasleak gure baratzetan

Apirilaren 23an Haurtzaro Ikastolako ikasleak izan genituen Ergoiengo gure baratzean. Bertan, egunero egiten dugun lana ikusi ahal izan zuten, landareak landatu, haziak erein eta ongarritu.

Baratzean lan egitea zer den ikus zezaten, beraiek ere lantxo batzuk egiteko aukera izan zuten: kalabaza haziak erein, baratzuri eta piper landareak landatu eta ongarria zabaldu. Guztia Arraztaloko Iñaki, Paloma, Aingeru, Alberto eta Joxe Mariren laguntzarekin.

Bisitaren argazkiak Haurtzaro Ikastolaren web orrian ikus daitezke.

Asteleheneko bisita Ergoiengo baratzean

DSCN2362

Pasa den astelehenean, uztailak 14, Arraztaloren Ergoiengo baratza bisitatzeko aukera izan genuen. Kontsumo taldeko barazkiak jasotzeaz gain, baratzean bueltaxka eman genuen, udan eta udaberrian izango ditugun barazkiak ikusiz. Gainera udako antolaketari eta beste ekintzei buruz ere hitz egin genuen.

DSCN2355

Abuztuan Arraztaloko langileek oporrak hartuko dituzte eta barazki bilketa kideen esku geldituko da. Astean bi egun jarri ditugu barazkiak jasotzeko, bata goizez eta bestea ilunabarrean, kide guztiek barazkiak jasotzera joateko aukera izan dezaten:

  • Asteartetan, goizeko 8:00etan (abuztuak 12, 19 eta 26).
  • Ostegunetan, ilunabarreko 20:00etan (abuztuak 7, 14, 21 eta 28)

Bilketa Petra Lekuonan hasiko da, ondoren beste baratzetara joateko. Abuztuko lehenengo asteartean, abuztuaren 5ean, ez dugu hitzordurik jarri Xanistebanak direla-eta, baina nahi duena biltzera joan daiteke.

 DSCN2357  DSCN2366

DSCN2367

DSCN2368

UZTAILAK 14, BANAKETA ERGOIENEN!

Hurrengo astelehenan, uztailak 14, kontsumo taldeko barazkien banaketa Ergoiengo baratzan izango da, beti bezala 18:00etan. Baratza hau kontsumo taldeko kideontzat berri xamarra da eta Iñakik bertako lanari buruzko azalpenak emango dizkigu. Barazkien banaketa baratzetik bixita egiteko aprobetxatuko dugu. Bitartean urtearen lehen erdian kontsumo taldearen martxa nola joan den komentatzeko aukera izango dugu. Gainera abuztuan banaketarik izango ez denez, hilabete horretan barazkien bilketa nola egin erabaki behar dugu (bakoitzak nahi duenean edo egun zehatz batzuk jarrita).

Behin bixita bukatutakoan afari-merienda egiteko asmoa ere badugu. Bakoitzak ekarritakoarekin bilduko gara mahai bueltan.

Kontsumo taldeko kideez aparte, beste herritarrak ere gonbidatuta daude kontsumo taldearen eta Arraztaloren lana ezagutzeko aukera paregabea baita.

Gogoratu! Baratza Ergoiengo Tolare jatetxearen parean dago!

MAPA_ERGOIEN