Osasun mentala feminismotik jardunaldiak

Oiartzungo Udalak, Arraztalorekin elkarlanean, bi hitzaldi eta dokumental baten emanaldia antolatu ditu. Guztien helburua osasun mentalaren gaia feminismoaren ikuspuntutik lantzea izango da.

Osasun mentala feminismotik

Hitzaldia: Frankismo garaiko hutsuneetan arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak (Otsailak 19)

Itsaso Martin Zapirain Kazetari eta Antropologoak, bere tesian egindako ikerketa aztertuko du. Lan horretan emakumea eta psikiatriaren aztertzen ditu, frankismo gaian kokaturiko istorioekin.

Hitzaldia otsailaren 19an izango da, 18:30ean udaletxeko pleno aretoan.

Hitzaldia: La depresión y su recuperación. Una mirada sociocultural y feminista del malestar (otsailak 20)

Maria Zapata ikerlariak depresioaren eta honen sendatzearen inguruan egin duen ikerketa azalduko du.

Maria psikologian eta antropologian lizentziaduna da eta EHUko doktorea, genero eta feminismo gaietan.

Hitzaldia otsailaren 20an izango da, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Dokumentala: Zauriak (otsailak 27)

Zauriak dokumentalak, eromena eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen du.

Dokumentala otsailaren 27an, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan izango da.

Osasun mentalari buruzko hitzaldiak Oarsoaldean

Arraztalo eta Aldura Elkarteok, 2018 bukaeran gaixotasun psikikoak dituzten pertsonei ematen zaien arretaren inguruko diagnostikoa egin genuen. SIIS ikerketa zentroaren laguntzaz, Oarsoaldeko datu eta zerbitzu ugari aztertu ziren.

Orain, azterketaren emaitzak herriz herri aurkeztuko dira. Hitzaldiaren helburua pertsona hauek jasotzen duten arreta zein den azaldu, etorkizuneko erronkak zehaztu eta parte hartzaileen iritziak partekatzea izango da.

Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira, honako egun eta lekuetan:

  • Azaroaren 27an, Lezoko Kultur Etxean.
  • Azaroaren 28an, Oiartzungo Manuel Lekuona Bibliotekan.
  • Abenduaren 3an, Trintxerpeko Kultur Etxean.
  • Abenduaren 4an, Errenteriako Xenpelar etxean.

Gai honen inguruko interesa duen edonor parte hartzera gonbidatzen dugu.

Alternatiben Oihartzuna hurrengo larunbatean

Hurrengo larunbatean, apirilak 16, Alternatiben Oihartzuna izeneko ekitaldian ospatuko da Oiartzunen.  Herritarrei alternatibak eskaintzea da egun osoko ekimen honen helburua, beste gizarte eredu bat eraikitzeko alternatibak.

Arraztaloren kasuan, parte-hartze bikoitza izango dugu. Batetik 11:00tan hasiko den azokan izango gara, bertako barazkiak saltzen, inguruko beste ekoizleekin batera. Bestetik, 13:15ean, Elikadura Burujabetzari buruzko solasaldian izango gara, eskualdeko beste proiektuetako bultzatzaileekin batera.

Alternatiben Oihartzuna

Gaixotasun psikikoari buruzko jardunaldiak Oarsoaldean

Oarsoaldean garatzen ari garen proiektuaren baitan, Gaixotasun psikikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu urrriaren 6, 7 eta 8an. Egun bakoitzean gaixotasun psikikoaren alderdi ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Gainera, Oarsoaldeko proiektuari jarraipena emateko, gaixotasun psikikoaren inguruan eskualdeko beste herrietan herri-mugimenduak sortzeko lehenengo pausoak ematea ere jardunaldien helburua izango da. Horregatik, Oarsoaldeko gaixotasun psikikoa duten pertsonei eta euren senideei deialdia egin nahi diegu, jardunaldi hauetan parte hartu dezaten.

HitzaldiakOarsoaldeaRead More »

Edonori gerta dakioke! Ararteko-buruaren hitzaldiko laburpena

Ararteko burua hitzaldian

Pasa den asteartean, urtarrilak 27, Iñigo Lamarca Ararteko-burua izan genuen gurean, buruko gaixotasunei buruz azkenaldian egin dituzten txosten eta ikerketen berri emateko. Azaldu zuenenez, Arartekoaren bulegoan lan-ildo ugari dituzte, eta horietako bat buruko gaixoasunei lotutakoa da.

Jarraian, bertan landutako gaietatik Arraztalon aipagarrienak direnak laburbildu ditugu:

  • Edonori gerta dakioke. Buruko gaixotasunak gizartean bazterkeria sortzen duen arren, berez gaitza ez da diskriminatzailea. Adin, maila sozial eta jatorri guztietako pertsonei eragiten die. Eta honetaz gizartea ez da jabetu oraindik.
  • Biztanleriaren %25ak bizitzan zehar buruko gaixotasunen bat izango du (Munduko Osasun Erakundearen datuak).  Horrek ez du esan nahi gaixo kroniko bihurtuko direnik, baina depresioa edo estresa moduko gaixotasunak denbora batez dituzten pertsonak gero eta gehiago dira.
  • Osasun Zerbitzuen laguntza bakarrik ez da nahikoa. Kasu askotan, osasun zerbitzuek eskaintzen dituzten baliabideez gain beste baliabideak behar dira, batez ere gizarte zerbitzuenak. Orain dela 25 urte ospitale psikiatrikoetan bakarrik oinarritzen zen eredutik, eredu komunitariora (gaixotasuna duena etxetik ahalik eta hurbilen mantentzen saiatzen dena) pasa zen arren, dauden baliabideak ez dira nahikoak. Osasun, gizarte, justizia eta hezkuntza sistemen koordinazioa behar-beharrezkoa da.
  • Buruko gaixotasuna duten pertsonen %70-%80 langabezian dago. Gizarte integrazio eskasak, eguneroko bizitza kudeatzeko gaitasuna galtzeak eta egungo lan-mundu lehiakorrak, buruko gaixotasuna duten pertsonen lan integrazioa oztopatzen dute.

Hitzaldian jorratutako beste gai ugari Ararteko-buruak Oiartzun Irratian egindako elkarrizketan laburbildu zituen.

Hitzaldia: Buruko gaixotasuna, Arartekoaren ikuspuntua

Arartekoaren hitzaldia kartela

Urtarrilaren 27an, Iñigo Lamarca Arartekoak Buruko gaixotasuna duten pertsonen egoera gurean zein den azalduko digu.  Urtetan Arartekoaren bulegoan bildu den esperientziari esker, buruko gaixotasunari buruzko informazioa jaso eta aholkuak emateko aukera izango du.

Landuko diren gaien artean honakoak daude:

  • Zeri deitzen diogu buruko gaixotasuna? Eta zer da buruko nahasmendua?
  • Zein eskubide dituzte buruko gaixotasuna edo nahasmendua duten pertsonek?
  • Behar bezalako arreta al dute buruko gaixotasuna edo nahasmendua duten pertsonek?
  • Zertan hobetu beharko lirateke pertsona hauek dituzten zerbitzuak?
  • Zer egin dezakegu buruko gaixotasunari lotuta dauden aurreiritziak eta estigmak saihesteko edo ezabatzeko?

Hitzaldia ilunabarreko 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.