Osasun mentala Oarsoaldean – Diagnostikoaren aurkezpena

Arraztalo aurkezpen KARTELA (1).jpg

Aldura eta Arraztalo Elkarteek abenduaren 11an Osasun mentalari buruzko jardunaldia antolatu dugu. Egun horretan, OARSOALDEAN BIZI DIREN ETA GAIXOTASUN PSIKIKOAK DITUZTEN PERTSONEN GIZARTE BEHARREN ETA ARRETAREN AZTERKETA aurkeztuko dugu.

ENTZUN OIARTZUN IRRATIKO ELKARRIZKETA

2016an antolatutako tailer irekietan, gaixotasun mentalak dituzten pertsonen arretan eragile ugarik parte hartzen dutela ikusi ahal izan genuen. Gainera, bakoitzaren ikuspuntua oso ezberdina dela konturatu ginen. Ikuspuntu guzti horiek bildu eta egoeraren diagnostikoa egiteko ikerketa bat hastea erabaki genuen. Aldura eta Arraztalo Elkarteak sustatuta, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroak kolektibo honi eskualdean ematen zaion arreta aztertu du. Zehazki, 44 elkarrizketa eta iturri ugariko datuak aztertu dira, pertsona hauen beharrak zein diren eta arreta sareak nola funtzionatzen duen jakiteko. Osakidetzako, eskualdeko udaletako, Lanbideko, Foru Aldundiko eta beste hainbat erakundetako partaideen iritziak bildu dira.

Ikerketa egiteko Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan
dugu.

Antolatu dugun jardunaldian, diagnostikoa aurkezteaz gain, Salutmental Catalunya federazioko kideak egongo dira, Osasun Mentaleko Mahaien inguruan duten esperientzia kontatzeko.

Advertisements

Elizalde Herri Eskolako ikasleak baratzetan

Elizalde Herri Eskolako ikasleak urriaren 3an Altzibarko gure baratzean izan ziren. Besteak beste, sagar bilketa eta barazki ezberdinen landaketak egin zituzten.

Beraien blogean ikus ditzakezue egun horretako argazkiak.

Udako antolaketa 2018

Langileen oporrak direla eta, abuztuan ez da banaketarik egingo eta taldekideok gure barazkiak biltzera joateko aukera izango dugu. Hortaz, hauek dira kontuan hartu beharreko datak:

Captura de pantalla 2018-08-09 a las 9.24.21.png

Bilketak Ergoiengo eta Makutsoko baratzetan egin behar dira. Bakoitzean jaso beharreko barazkiak hauek dira:

  • Ergoien: Piperrak, Letxugak, Kukuluak, Kalabazinak, Tipulak, Lekak eta Berenjenak.
  • Makutso: Tomateak, Lekak, Letxugak, Kalabazinak, Azelgak, Berenjenak eta Piperrak.

Denok joan gaitezke gure barazkiak bila, baina ez du zertan egun horietan izan. Bilketa denon artean egitea errazagoa da, hala ere, ezin baduzue egun edo ordu horietan, lasai joan zaitezkete zuen kabuz.

Kontuan hartu baratzean aritzeko oinetako eta arropa egokia eraman behar dela. Gainera, komenigarria izaten da eskularruak, labana txiki bat eta barazkiak biltzeko poltsak/saskia eramatea.

Auzolanerako deia

Arraztalok uztailan auzolanerako deia zabaltzen du lagundu nahi duten guztientzat.

Auzolanerako egunak hauek izango dira: 19 (osteguna), 24 (asteartea) eta  26 osteguna.
Lekua: Makutsoko baratza (bidegorri ondokoa).
Ordua: Goizeko 10:00-12:30 bitartean.

Ez da beharrezkoa lanerako tresnarik eramatea, arropa egokia eta lanerako gogoa besterik ez!!!

Animatu parte hartzera!!!

Abuztuko banaketa

2018ko batzar orokorra, martxoaren 22an

Arraztalo urteko batzar orokorra egingo du martxoaren 22an, osteguna, 19:00etan Altzibarko egoitzan. Arraztaloren proiektuaren baitan 2017an zehar egindako ekintzak eta hauen balorazioa azalduko da.

Horrez gain, 2017ko diru-kontuen eta jasotako diru-laguntzen argibideak ere emango dira. Elkartetik Arraztaloko kideei eta elkartearekin ekintza ezberdinetan parte hartu duten guztiei dei egiten diegu, batzarrera etor daitezen.

Batzarraren gai-zerrenda honakoa da:

  1. Integrazio programa
  2. Diru-kontuak eta diru-laguntzak
  3. 2017ko sentsibilizazio ekintzak
  4. Enplegu Zentru Berezia
  5. Aldura
  6. Eskari-galderak

Gai hauei eta gehiagori buruzko informazioa 2017 urteko txostenean aurki dezakezue.

Arraztalo, Karabelekok antolatutako Baratze-terapia jardunaldian

Karabeleko ekonekazaritza etxaldeak, Baratze-terapiari buruzko jardunaldia antolatu du otsailaren 13an. 9:00etatik 13:00etara izango da, Karabelekon bertan, Hernanin.

Jardunaldiaren lehenengo zatian, Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa eta Marc Olomi baratze-terapian aditua izango dira hizlari.

Bigarren zatian hiru esperientzia ezagutzeko aukera izango dute, Ereiaro, Pausoak eta Arraztalo.

Gure kasuan, 2010ean baratza ekologikoen proiektua martxan jarri genuenetik orain arte izan dugun esperientzia kontatuko dugu. Bertan izango gara, baratzetako lantaldea eta baita elkarteko kideak ere.

Zatoz jardunaldira!  Eman izena otsailaren 9a baino lehen karabeleko@gmail.com helbidera idatziz

Informazio gehiagorako Karabelekoren webgunera jo.