GAIXOTASUN PSIKIKOAK

Jarraian ezagunenak diren gaixotasun psikikoen zerrenda duzu. Informazio hau zentzuz erabili, sintomak bakarrik ez dira nahikoak buru gaixotasun bat diagnostikatzeko, sintoma horien larritasuna eta iraupena ere kontuan hartu behar dira. Gaixotasun psikiko baten diagnostiko zehatza, kualifikatutako profesional batek bakarrik egin dezake.

Hemen aipatzen diren sintoma, jarrera edo ohiturak zure inguruko norbaitek jasaten dituela uste baduzu, jo ezazu Buru Osasunaren arretarako sarera.

Eskizofrenia

Pentsamenduari eragiten dion gaixotasuna da eta errealitatearen desitxuratze nabarmena du ezaugarri. Eskizofrenia duten pertsonek haluzinazioak (existitzen ez diren gauzak entzun eta ikusi) eta delirioak jasaten dituzte. Logikarik gabeko pentsatzeko moduak eta desegokiak nahiz monotonoak diren emozioak dituzte. Oso gutxitan egoten dira errealitatetik guztiz at, eta sintomak noizbehinka agertzen dira.

Psikosi maniako depresiboa (nahasmendu bipolarra)

Depresio pasarteak mania pasarteekin tartekatzen dira, momentu horretan, muturreko zoriontasuna, inhibizio falta eta hitz egiteko erraztasuna sentitzen dituelarik. Pasarte depresiboan, pertsona ezdeus sentitzen da, babesik eta ezerekiko interesik gabe. Denbora luzez lo egoten da eta heriotzari buruz eta suizidioari buruz pentsatzen du.

Depresio larria

Ondorengo sintomak dira depresioaren ezaugarri nagusienak (denbora luzez jasaten badira): lo egiteko arazoak edo gehiegi lo egitea, etengabeko nekea, normalean gozatzeko diren jarduerekiko interes falta, errudun sentitzea ez dagokionean, ezintasun sentimendua, arreta jartzeko arazoak edo eginkizunak gauzatzeko zailtasuna, heriotzan eta suizidioan behin eta berriz pentsatzea, suizidio saiakerak.

Izuaren nahasmenduak

Ezaugarri nagusia izu atakeak dira. Bat-bateko izu sentimenduak eragiten dituzte inolako jakinarazpenik gabe. Sintoma fisikoen artean daude bularreko mina, bihotzeko palpitazioak, arnasa hartzeko zailtasunak, zorabioak, tripako mina eta hiltzeko beldurra. Gaitz hau jasaten duten haurrek, sinesgaitzak diren kezkak eta norberaren itxura eta izaerari buruzko ideia ezkorrak izaten dituzte.

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa

Gaixotasun honen ezaugarri nagusiak pentsamendu (obsesio) errepikakorrak eta arrotzak dira, eta baita ohitura (konpultsio) kontrolaezinak ere. Nerabeen kasuan, baliteke sintoma horiek zentzurik ez dutela konturatzea, baina haurren kasuan ez da horrela izaten. Aztoratu egiten dira norbaitek ohitura konpultsibo horiek egitea eragozten badie. Ohitura konpultsiboen artean daude gauzak zenbatu edo behin eta berriro ordenatzea, edo eskuak behar baino gehiagotan garbitzea.

Mugako nortasun nahastea

Gaixotasun honetan emoziak eta inpultsoak kontrolaezinak izaten dira. Horren eraginez, harremanak eta norberaren irudia ezegonkorrak izaten dira, nork bere buruarekiko portaera erasotzaileak, amorru gogorra eta abandonu sentimendua ere jasaten dira. Gainera antsietatea, depresioa, sustantzien gehiegizko kontsumoa eta elikaduraren kontrol eza agertzen dira.

Fobiak

Beldur irrazionalak dira, inongo arriskurik suposatzen ez duenari. Beldur horrek eraman lezake objektu edo egoerak ekiditea eta muturreko paniko edo terrore sentimenduetara. Horrek pertsona baten egunerokotasuna mugatu dezake. Fobia zehatzak izan daitezke objektuekiko, animaliekiko edo egoera hauetan: altuerak eta espazio itxiak. Haur eta nerabeen fobia soziala sintoma hauekin igartzen da: kritikak jasotzean agertzen duten hipersentsibilitatea, sendo edo zorrotza izateko zailtasuna eta autoestimu baxua.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s