BURU OSASUNAREN ARRETARAKO SAREA

Gure inguruan badira gaixotasun psikikoa duten pertsonei arreta berezitua emateko prestatuta dauden zerbitzuak. Jarraian zerbitzu hauei buruzko informazioa aurkituko duzu.

GU GEU

logo_bakarra

Arraztalo Elkartea gaixotasun psikikoa duten pertsonek eta senideek osatzen dugu. Ez gara gaixotasun psikikoetan adituak (ez gara ez medikuak, ez psikologak, ez terapeutak ezta diagnostiko eta tratamendutan adituak). Hala ere, gaixotasun psikikoak egunero bizitzen ditugu eta laguntza behar duen edonori entzuteko prest gaude.

OIARTZUNGO UDALEKO GIZARTE ZERBITZUAK

Helbidea: Doneztebe plaza 1, behea (udaletxeko beheko solairuan, idazkaritza ondoan).

Telefonoa: 943 490552

Faxa: 943 492649

Ordutegia: 8:00-14:30

Hitzorduko ordutegia: Astearte, Asteazken eta Ostiraletan 9:00-13:00

Posta elektronikoa: gizarte@oiartzun.org

Udaleko gizarte zerbitzuek programa ugari dituzte martxan eta horietan gaixotasun psikikoa duten pertsonentzat lagungarri izan daitezkeen jarduerak egiten dituzte edo egiten laguntzen dute. Horien artean daude:

  • Mendekotasun balorazioa eta ezgaitasun balorazioa.
  • Gaixotasun psikikoa duten pertsonentzat baliabideak eskatzea: egoitzak eta eguneko zentroak.
  • Gizarte eta lan munduan integrazioa bultzatzeko programak, kasu honetan Arraztalok kudeatzen duena.

OSAKIDETZA

osakidetza

Lehen mailako arreta

Helbidea: Manuel Lekuona, 3 – 20180 Oiartzun

Telefonoa: 943 00 65 05

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.

Osakidetzak badu Gipuzkoan gaixotasun psikikoen arretarako bereziki prestatuta dagoen sare bat, baina sare honetan sartu ahal izateko lehen mailako anbulategiko medikuaren eskaera beharrezkoa da.

Ondorioz, buruko osasunarekin zerikusia duen zalantzarik baduzu, lehenik eta behin zure ohiko anbulategira jo beharko duzu. Han hasierako azterketa egingo dizute eta beharrezkoa balitz, Osasun Mentaleko sarera bideratuko zaituzte.

Osasun Mentaleko Sarea

Oiartzundik gertuen dagoen zentrua Errenteriakoa da.

Helbidea: Galtzaraborda hiribidea, 69. 20100, Errenteria.

Telefonoa: 943 24 92 93

Posta Elektronikoa: csm.renteria@osakidetza.net

Ordutegia: 8etatik 15etara programatutako ziten kasuan; eta 8etatik 14,30etara, programatu gabeko zitak direnean.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko zentroetan arreta espezializatua ematen zaie gaixotasun psikikoekin, alkoholarekin eta drogekin arazoak dituzten pertsonei. Bertan daude gaixoen jarraipena egiten duten psikitra eta erizainak. Osasun Mentaleko sareak beste baliabide batzuk ere baditu, gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen erreabilitazioa bideratzeko: Atentzio goiztiarreko unitatea, erreabilitazio psikiatrikoko unitatea eta eguneko zentroak.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

gipuzkoako-foru-aldundia-logo

Departamentuko bulego zentrala eta erregistro orokorra.
Helbidea: Idazkaritza teknikoa. Zarategi pasealekua 99. 20015 Donostia
Telefonoa: 943 112 631
Fax: 943 112 621
Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00
Informazio bulego osagarria
Helbidea: Zarategi pasealekua 99, beheko oina. 20015, Donostia
Telefonoak: 943 112 688 – 943 113 804
Fax: 943 112 516
Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30

Gizarte Zerbitzuak zuzenean udaletatik kudeatzen diren arren, garrantzitsua da jakitea berez gaixotasun psikikoarekin eta gizarte politikarekin zer ikusia duen legedia eta kudeaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena dela.

Gaixotasun psikikoei dagokionez, esparru hauetan eragin dezake Foru Aldundiak:

  • Desgaituentzako laguntza.
  • Gizarteratzea eta pobreziaren aurkako borroka.
  • Elkarteen, boluntarioen eta partaidetzaren sustapena.

Mendekotasun eta ezintasun balorazioak udaleko gizarte zerbitzuetatik kudeatzen diren arren, mendekotasun eta ezintasun balorazioak Foru Aldundiak egiten ditu.

BESTE ELKARTEAK

Logo Agifes

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea

Helbidea: Morlans pasealekua 3, behea. 20.009 Donostia-San Sebastián

Telefonoa: 943 474 337

Posta Elektronikoa: agifes@agifes.org

Elkarte honek buru gaixotasuna duten pertsonentzat zerbitzu ugari eskaintzen ditu, besteak beste senide eta zaintzaileentzako laguntza, aholkularitza juridikoa eta errehabilitazio psikosozialerako zentroak.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s