KONTSUMO TALDEA

Arraztalo Kontsumo Taldea 2010eko urrian jarri zen martxan, 15 bat kiderekin. Gaur egun taldean 40 familia daude. Ekologia eta integrazioa batu ditu, kontsumo taldeko barazkien ekoizpena Arraztalo kolektiboko gaixotasun psikikoa duten pertsonek egiten baitute. Ekoizpenerako hiru baratza daude eta bertan metodo ekologikoak erabiliz begirale batek 4 pertsonekin lan egiten du. Horrek berezi egiten du talde hau.

Batetik Oiartzungoak eta ekologikoak diren produktuen kontsumoa bultzatzen da eta bestetik gaixo psikikoen lan integrazioa ahalbidetzen du, beraien eta herritarren arteko harremanak sortu eta indartzen direlarik.

Hilero kuota bat ordainduz taldeko kide bakoitzak Oiartzungo barazkiz betetako saskia jasotzen du. Banaketa astelehenetan Oiartzungo plazako Kilirikupen egiten da arratsaldeko 18:00etan. Banatzen den saskia itxia da, beraz ekoizleak baratzean dituen garaian garaiko barazkiz osatuta dago eta kide guztientzat berdina da. Saskia jasotzeko formula ezberdinak agertzen joan dira, eta gaur egun badago saskia beste pertsona batekin partitzen duenik ere.

Oinarrizko barazkiez gain, beste produktu batzuk eskatzeko aukera dago: intxaurrak, gazta, eztia, ardi esnea eta arrautzak. Eskaera hauek kuotatik kanpo ordaintzen dira produktua eskatzen denean. Produktu horiek inguruko baserritarrenak dira eta ahal den heinean modu naturalean ekoiztutakoak. Bestalde Arraztaloko langileek egindako sagardo naturala eskatzeko aukera dago. Sagar ekologikoekin egina, inolako kimikarik gabea eta ilargi faseak kontuan hartuta ekoiztutakoa.

Saskien banaketan baratzean lana egiten duten gaixo psikikoek eta beraien begiralea egoten dira, hartara gaixoen sozializazioa lantzen da.

Gaur egun kontsumo taldean 35 kide daude eta astero beraien saskia jasotzen dute. Taldeak kide guztien parte-hartzea bultzatu nahi du, barazki ekoizleena, taldeko kideena eta baita herriko beste zenbait produktu ekoizleena ere. Urtean zehar baratzeetara bisitak antolatzeko aukera dago barazkien ekoizpena eta eguneroko lanaren nondik norakoak jakin nahi duen edonorentzat. Gainera, kontsumo taldeko ardurak kideen artean banatzen dira.

Informazio gehiago nahi baduzu irakurri Sarrera Gida.

——————————————————————————————————————————————————-

El grupo de consumo Arraztalo se creo en octubre de 2010 con 15 miembros. Hoy en día en el grupo participan 40 familias. Se han unido la ecología y la integración laboral, ya que la producción de las verduras para el grupo la realiza un grupo de enfermos psíquicos. Hay tras huertas donde utilizando métodos ecológicos un monitor con 4 personas cosechan las hortalizas. Por un lado se fomenta la producción y el consumo de verduras de Oiartzun y ecológicas y por otro lado se consigue la integración laboral de esos cuatro personas con enfermedad psíquica. Además se refuerza la relación entre los enfermos y su entorno.

Pagando una cuota mensual cada miembro recibe una cesta de verduras de Oiartzun. El reparto y la recogida se realiza en Kilirikupe, en la plaza de Oiartzun, los lunes a las 18:00. La cesta que se reparte está decidida de antemano, según las verduras de temporada, y todos los miembros reciben la misma.

Además de las verduras básicas, se pueden pedir otros productos: nueces, queso, miel, leche de oveja y huevos. Estas peticiones están fuera de la cuota mensual y se pagan cuando se hace el pedido del producto. Esos productos son de los caseríos cercanos, y se producen de la forma más natural posible. También se puede pedir sidra natural producida por los mismo trabajadores. Sidra totalmente natural, sin ningún producto químico, realizada teniendo en cuenta las fases lunares.

En el reparto de las cestas participan los mismo enfermos con su monitor, así se fomenta su socialización.

En este momento hay 35 familias que recogen su cesta cada semana. El grupo quiere fomentar la participación de todos sus miembros, los productores, y otros productores del municipio. Existen iniciativas como la de organizar visitas guiadas a las huertas para ver la producción in situ y los problemas que tienen que afrontar los trabajadores. Además, las tareas ordinarias necesarias para mantener el grupo en marcha se realizan entre los miembros.

Si quiere más información puedes leer la Guía inicial del grupo de consumo.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s