ENPLEGU ZENTRO BEREZIA

Arraztalo Elkartea, gaur egun irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Elkarte horren bidez kudeatzen ditugu bai baratza ekologikoen lan integraziorako programa, baita martxan ditugun beste ekintza guztiak, diru-laguntzak, hitzarmenak eta abar.

Lan integrazioan sakondu nahian, ikuspuntu juridiko batetik Arraztaloren helburu nagusietako bat Enplegu Zentro Berezia sortzea da (horrela dago adierazita elkartearen estatutuetan). Enplegu Zentro Berezia enpresa mota bat da eta ezintasuna duten pertsonentzat lanpostuak sortzeko erraztasunak ematen ditu. Hau da, gaixotasun psikikoa duten pertsonak lan munduan integratzeko ahalmen handiko tresna bat da. Lan zerbitzu publikoetatik, LANBIDEtik eta Eusko Jaurlaritzatik gure kasuan, laguntza jasotzen dute horrelako enpresa bereziek: langileen gizarte segurantza ordaintzen dute, gutxieneko soldataren %50a eta baita kudeatzeko laguntzak ere. Azken finean, ezintasuna duten pertsonen lan integrazioa gauzatzeko testuinguru egoki bat ziurtatzen dute zentro hauek.

Garai batean, zentro hauen eraketa eta ondorengo kudeaketa INEMek arautzen zuen. Gaur egun, lan hori LANBIDEk egin beharko luke, baina horretarako legedia oraindik Euskadira egokitu gabe dago. Ondorioz, Arraztalo bere Enplegu Zentro Berezia sortzera joan zenean, ezin izan zuen egin, Euskadiko Autonomia Erkidegoan ez dagoelako Enplegu Zentro Berezien erregistrorik.

Dakigunez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak prest du Enplegu Zentruen erregistroa eta kalifikazioa arautzen duen dekretuaren zirriborroa eta 2015eko lehen hiruhilabetean onartzea espero zen arren, oraindik ez dugu hau gauzatu izanaren berririk.

Gure helburua lan integrazioa Enplegu Zentro Berezi baten bidez bideratzea da, eta Arraztalo Elkarteak irabazi asmorik gabeko elkarte izaten jarraituko luke, senideen laguntzaz beste ekintza guztiak aurrera eramaten, Oiartzungo gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan eta gizarte integrazioa lortzeko.


Arraztalo Elkartea es hoy día una asociación sin ánimo de lucro. Mediante esa asociación gestionamos el proyecto de las huertas ecológicas, el programa de inserción laboral, las demás actividades que tenemos en marcha, subvenciones y convenios.

Con el propósito de profundizar en la inserción laboral, desde el punto de vista jurídico uno de los objetivos principales de Arraztalo es crear un Centro Especial de Empleo (así se establece en los estatutos de la asociación). Un Centro Especial de Empleo es un tipo especial de empresa que  facilita la creación de empleo para personas con discapacidad. Esto es, es una muy buena herramienta para la integración laboral de personas con enfermedades psíquicas. Recibe ayudas desde los servicios de empleo, Lanbide y el Gobierno Vasco en nuestro caso: pagan la seguridad social de los trabajadores,  el 50% del salario mínimo y proporcionan diversas ayudas para la gestión del centro. Resumiendo, ofrece un mejor entorno para conseguir la integración de las personas con discapacidad.

Hasta hace unos años, la creación y el registro de este tipo de centros eran gestionados por el INEM. Hoy en día, esas funciones las debería realizar LANBIDE, pero no tenemos legislación propia para ello en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Por tanto, cuando Arraztalo intentó crear su propio Centro Especial de Empleo, no lo pudo hacer, porque en nuestra Comunidad no hay registro alguno.

Sabemos que el Gobierno Vasco mediante su departamento de Empleo y Políticas Sociales tienen preparado un borrador de decreto para el registro y la calificación de Centros Especiales de Empleo. Se esperaba que el decreto estuviese aprobado en el primer trimestre del 2015, pero todavía no tenemos ninguna noticia.

Nuestro objetivo es canalizar la inserción social mediante un Centro Especial de Empleo. Arraztalo Elkartea seguirá siendo una asociación sin ánimo de lucro, que realizando diversas actividades, con la ayuda de los familiares, para la integración laboral y social de los enfermos psíquicos de Oiartzun.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s