BARATZA EKOLOGIKOAK

BARATZA EKOLOGIKOEN programa gaur egun Arraztalo Elkarteak esku artean duen ekintzarik garrantzitsuena da. Bertan gaixotasun psikikoa duten pertsonei lan-munduan integratzeko baliabide guztiak biltzen dira. Programak Oiartzungo Udalaren eta beste erakundeen laguntza jasotzen du.

Gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan-integrazioa lortzeko nekazaritza sektorean lan-postuak sortu ditugu. Gaur egun, gaixotasuna duten pertsonek arduradun baten laguntzaz Oiartzungo hiru baratzatan lan egiten dute. Bertan, ekologikoak eta sasoian sasoikoak diren barazkiak ekoizten dituzte. Lanaldiak bakoitzaren ahalmenetara egokitzen dira. Batezbeste astean 25 ordu lan egiten dituzte goizez. Sagardo ekologikoa ere ekoizten dugu, eta horretarako bi sagasti ditugu. Honi esker egin beharreko lanak mota askotakoak dira, kanpoan egitekoak eta beste pertsonekin kontaktuan. Nekazaritza sektorea bereziki egokia da horrelako programa bat garatzeko.

Asteroko produkzioa Arraztalo Kontsumo Taldeko kideei banatzen zaie astelehenero. Banaketara langileek eramaten dituzte barazkiak, eta egiten duten lanak helburu bat duela ikusten dute. Horrez gain, asteleheneroko hitzorduak, gaixotasun hau duten pertsonen sozializazioa bultzatzeko balio du.


El proyecto de las HUERTAS ECOLÓGICAS es una de las actividades más importantes que gestiona Arraztalo Elkartea en estos momentos. En el se reúnen todos los recursos para la integración laboral de las personas con enfermedad psíquica. El proyecto cuenta con la colaboración entre otros del Ayuntamiento de Oiartzun.

Para conseguir la integración laboral de las personas con enfermedad psíquica hemos creado varios puestos de trabajo en el sector de la agricultura. Hoy en día, los empleados de Arraztalo trabajan con la ayuda de un responsable en tres huertas de Oiartzun. En ellas producen verduras ecológicas de temporada. Las jornadas laborales están adaptadas a cada persona. Como media trabajan 25 horas semanales por las mañanas. También producen sidra ecológica. Gracias a este planteamiento, los trabajos a realizar son muy variados, en el exterior y en contacto con otras personas.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s