TAILER IREKIAK

Arraztalo eta Aldura Elkarteok 2016 urte bukaeran Gaixotasun Psikikoari buruzko tailer irekiak antolatu genituen Oarsoaldean. Tailer horien helburua gaixotasun psikikoen inguruko iritziak jasotzea zen. Hau bizi dutenak eta senideak gonbidatzeaz gain, herri eragileak, erakundeetako langileak, herritarrak eta politikariak ere gonbidatu genituen. Tailerrak Farapi aholkularitzaren laguntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Sailaren finantziazioarekin egin ziren.

Azkeneko hilabetetan lanean aritu gara herri bakoitzean antolatutako tailerretan jasotako informazioa txukundu, antolatu eta ondorioak idazten. Tailerren emaitza nagusia jarraian irakurri dezakezun txostena da, non tailerretan egindako ekarpenak eta ateratako ondorioak biltzen diren.

Bi txosten ezberdin argitaratu ditugu. Txosten laburtuan tailerretako ekarpenen laburpena eta horietatik ateratako ondorioak daude. Gainera, elkarteontzat etorkizunerako lan-ildoak izango direnak ere bildu ditugu. Txosten osoan berriz, aurreko edukiez gain, tailerratan izandako ekarpenak bere horretan aurki ditzakezue. Metodologia ere bertan dago.

Ateratako ondorioen artean hauek daude:

  • Ezkortasuna nabaria dago gaixotasun psikikoa duten pertsonen artean, batez ere:
    • Egunerokotasunean bizitzen dituzten zailtasunengatik.
    • Ospitale psikiatriko batean bukatzeko duten beldurragatik.
    • Jasaten duten eta ingurunean sortzen duten sufrimenduagatik.
    • Gizarteak ulertzen ez dituelako.
    • Sendatuko direnaren esperantza gutxi dutelako.
  • Gaixotasunaren fase akutua eta arazoa identifikatzeko zailtasunak:
    • Gaixotasunaren hasierako fasean, egin behar denari buruzko ezjakintasuna dago, nola egin eta nora jo.
    • Zailtasunak daude zer gertatzen ari den identifikatzeko.
  • Fase egonkorra, eguneroko bizitza:
    • Senideek deskribatzen dituzten bizipen eta esperientzietatik argi geratzen da egunerokoa kudeatzeko baliabide falta dagoela.
    • Ospitaleratzeen inguruan hitz egin da, baina batez ere azpimarratzen da ez dakitela zer egin egunero suertatzen diren egoera horietan. Senide bat ospitaleratu ondoren egonkor baldin badago, etxera itzultzen da Osasun Mentaleko Zentroko jarraipenarekin. Osasun jarraipenaz eta gizarte laguntzez (pentsioak edo etxez etxeko laguntza) gain, familia da egunerokotasunean duten laguntza bakarra.
  • Botikak:
    • Botiken albo-ondorioek zaildu egiten dute gaixotasun psikiko duten pertsonek tratamendua jarraitzea.
    • Oinarrizkoa da gaixoa, sendagilea eta senideak ados jartzea botiken inguruan.
  • Osasun sisteman esperientziak:
    • Buru-gaixotasunak dituzten pertsonek beldurra diete ospitale psikiatrikoei.
    • Gaixotasun psikikoa duten pertsonak eta senideak haserre daude osasun sistemarekin, ez egiten denagatik, baizik eta egiten ez denagatik. Profesionalak inplikatzen dira, baina baliabideak falta dira.
    • Osasun sistemako profesionalek hobekuntza lortu daitekeela ikusarazi behar dute. Gainera, baliteke kaltegarria izatea pertsona bati bere senideak inoiz gehiago lan egingo ez duela esatea. Agian ez da lan berdina, ezta erritmo berdinean ere, baina anbizio gehiago eduki behar dugu.
    • Ez dago behar bezalako koordinaziorik lehen mailako osasun arreta eta osasun mentaleko arreta sarearen artean.
    • Senideen diskurtsoaren erdigunean osasun sistema dago, arazoak esparru gehiago hartzen dituen arren. Osasunaz gain, gizarte eta lan ikuspuntuak ere badaude.
  • Sendatzea:
    • Sendatzea medikuntzaren esparrutik lantzen da, botikak lehenengo eta ia baliabide bakarra direlarik.
    • Ez da pertsona bakoitzaren arazoa edo egoera aztertzen, ez da pertsona horri gaixotasun psikiko bat garatzeko zer gertatu zaion aztertzen.
    • Gizarte lanaren inguruan hutsunea dago. Baliabide eta tresnak falta dira sendatzea gizarte eta lan mailan ere izan dadin.
  • Ezjakintasuna buru-osasunaren eta gaixotasun psikikoen inguruan:
    • Senideek onartzen dute, eurak ere askotan ez direla gai gaixotasun psikikoa zer den azaltzeko. Gaixotasun ezberdinen kopuruak eta hitz teknikoek ez dute gaixotasun hauen inguruko ezagutza zabaltzen laguntzen.
    • Ezjakintasunak estigma dakar.
    • Gaixotasun psikikoa duten pertsonek sentitzen dutena adierazteko zailtasun ugari dituzte eta hori oztopo handia da gaixotasunari buruzko jakintza zabaltzeko.
  • Lana:
    • Orokorrean, lana gaixotasuna duten pertsonen sendatzean baliagarria dela ikusten da.
    • Gaixotasuna dutenek eta senideek lanaren gaia urruti ikusten dute, beraien esku egongo ez balitz bezala. Aipatzen diren zailtasunen artean daude lan mundura iristeko eta sartzeko zailtasunak eta produktibitatearen inguruko eskaerak.
  • Gaixotasuna, gizarte eta sentsibilizazioa:
    • Ikusgarritasun arazo bat dago, behar bezalako garrantzia ematen ez zaion arazoa alegia.
  • Arraztalo eta Aldurari buruz:
    • Familien parte hartzea bultzatu behar da tokian tokiko elkarteetan. Egin beharreko lan asko dago eta guztiok gara beharrezkoak.
    • Kolektibo guztiek (senideek, profesionalek eta herritarrek) sendatze prozesuan lagundu behar diegu pertsona hauei. Bidelagun izan, beraiek erdigunean jarriz.
  • Elkarteen, erakundeen eta osasun sistemaren arteko elkarlana:
    • Gaixotasun psikikoa duten pertsonen arretan eragile askok parte hartzen dute, baina elkarlana eta koordinazioa falta dira.
    • Pertsonen eta erakundeen artean hitz egin behar dugu pertsona hauen egoera hobetzeko.

Las asociaciones Arraztalo y Aldura organizamos a finales del 2016 cuatro talleres sobre las Enfermedades psíquicas en Oarsoaldea. El objetivo de esta actividad fue recoger las opiniones de diferentes colectivos sobre esta problemática. Entre los invitados estaban personas con enfermedades psíquicas, familiares, movimientos sociales, ciudadanos, instituciones y representantes políticos. Los talleres se organizaron con la ayuda de la consultoría Farapi y la financiación del Departamento de Política Social de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Durante los últimos meses hemos estado resumiendo y organizando la información recogida en los talleres y redactando las conclusiones. El principal resultado de los talleres es la memoria que podéis leer más abajo, donde se recogen las opiniones y las conclusiones sacadas de los distintos talleres.

Advertisements