Maiatzak 28. Joxe Mari Izetaren hitzaldia.

KartelaJoxe

Arraztaloren hitzaldi sorta amaierara iristen ari da. Bihar, maiatzak 28, azkeneko hitzaldia izango da 19:00etan Arraztaloren Altzibarko egoitzan. Bertan, Proyecto Hombreko Joxe Mari Izeta izango dugu hizlari. Berak Proyecto Hombreko Eraiki programan lan egiten du eta drogek gaixotasun psikikoan duten eragina gertutik ezagutzen du.

Gai hauetan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu nahi diogu. Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz. Animatu!

 

Apirilak 23. Juan del Pozoren hitzaldia.

Kartela_juan

Apirilaren 23an, Arraztalo Elkarteak hitzaldia antolatu du. Bertan Juan del Pozo Garicano izango dugu, antolatutako hitzaldi sortaren laugarrenean. Hitzaldiaren izenburua Repercusiones del trastorno mental grave en la socialización izango da. Hitzaldiaren helburua gaixotasun psikikoa duten pertsonekin egunero lan egiten duen profesional baten ikuspuntua zein den entzutea izango da.

Gai hauetan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu nahi diogu. Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz. Animatu!

 

Martxoak 14. Iker Arrizabalagaren hitzaldia.

Kartela_iker

Hurrengo ostegunean, martxoaren 14ean, Arraztalo Elkarteak hitzaldia antolatu du. Bertan Iker Arrizabalaga izango dugu, antolatutako hitzaldi sortaren hirugarrenean. Hitzaldiaren izenburua Gaixotasun psikikoa. Zer egin dezake familiak? izango da. Hitzaldiaren helburua gaixotasun psikikoa familian bizi dutenek jarraitu beharreko pausoak deskribatu eta irtenbideak ematea izango da.

Gai hauetan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu nahi diogu. Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz. Animatu!

 

Otsailak 26. Xabier Lertxundiren hitzaldia

Kartela_xabier

Hurrengo asteartean, otsailaren 26an, Arraztalo Elkarteak hitzaldia antolatu du Oiartzungo Udal liburutegian. Bertan Xabier Lertxundi izango dugu, antolatutako hitzaldi sortaren bigarrenean. Hitzaldiaren izenburua Gaixotasun psikikoa. Botikez gain zer? izango da. Hitzaldiaren helburua gaixotasun psikikoari buruzko ikuspuntu berri bat izango da, botikez gain aurkitu ditzakegun irteenbideak nabarmenduz.

Gai hauetan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu nahi diogu. Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz. Animatu!

 

Azken hilabeteak laburbilduz

Irailan “ikasturtea” hasi genuenetik, ekintza ugari izan ditu Arraztalok esku artean. Inolako zalantzarik gabe esan dezakegu hilabete oparoak izan direla, gogor lan egin baitugu. Oraingoan laburpen txiki bat egitera gatoz. Horrela oraindik zer egin dugun ez dakitenek, informazioa laburbildurik aurkituko dute eta bertan parte hartu dugunok hausnarketa egiteko aukera izango dugu.

Read More »

Urtarrilak 29. Gurutz Linazasororen hitzaldia.

Hitzaldia_urtarrila

Hurrengo asteartean, urtarrilaren 29an, Arraztalo Elkarteak hitzaldia antolatu du Oiartzungo Udal pleno aretoan. Bertan Gurutz Linazasoro neurologoak antolatutako hitzaldi sortaren lehenengoa emango du arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldiaren izenburua El cerebro, en la salud y en la enfermedad izango da.

Hitzaldiaren helburu nagusia galdera hauei erantzutea izango da:

  • Nola funtzionatzen du garunak?
  • Zergatik degeneratzen dira neuronak?
  • Zer dakigu alzheimerraz eta gaixotasun mentalez?
  • Sahiestu al genitzazke?
  • Zein da genetikaren ekarpena?
  • Gure garuna manipulatu al dezakete?
  • Zer da enpatia?
  • Gure erabakiak errazionalak al dira?

Gai hauetan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu nahi diogu. Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz.

Aurrerago, antolatu dugun hitzaldi sortaren xehetasun guztiak argitaratuko ditugu, baita hauek antolatzearen zergatiak eta beharra ere.