Uda sasoirako kide berrien bila

Udan sartu gara eta laister baratzak gainezka izango ditugu. Hori dela eta, kide berriak egiteko aukera izango dugu hemendik abuztura bitarte.

Kontsumo taldeko kideek astero euren barazki saskia jasotzen dute hilean 50€-ren truke. Oiartzungo barazki ekologikoak dira (ENEEK-en ziurtagiria dutenak), Ergoien, Makutso, Altzibar eta Petra Lekuonako baratzetan ekoitziak.

Bertako produktuen kontsumoa bultzatzeaz gain, kontsumo taldea gaixotasun psikikoa duten oiartzuarren lan integraziorako tresna ere bada. Gaur egungo taldea gaixotasun hau duten lau pertsonez eta koordinatzaile batez osatua dago.

Banaketa astelehenetan 18:00etan egiten da Oiartzungo plazan. Bertan, saskia jasotzeaz gain, beste ekoizleen produktuak erosteko aukera dago. Besteak beste, arrautzak, gazta, sagardoa eta pasta freskoa eros daiteke.

Interesa duen edonork gure webgunean aurki dezake informazio guztia. Gainera edozein zalantza izanez gero, arraztalo.kt@gmail.com helbidean edo 634254670 telefonoan aurki gaitzake.

Advertisements

Kontsumo taldearen abenduko antolaketa

Abenduan, jai egunak eta oporrak direla eta kontsumo taldean antolaketa ezberdina izango dugu. Hona hemen aldaketak:

  • Aste honetako banaketa asteazkenean izango da, abenduak 9. Beti bezala, 18:00etan plazan.
  • Abenduaren 14an banaketa beti bezala egingo dugu astelehenean.
  • Urteko azkeneko banaketa abenduaren 19an izango da. Egun horretan, Txerri Eguneko azoka izango da Madalensoron eta bertan postua jarriko dugu. Postuan 10:00etatik 14:00etara jaso ahal izango duzue zuen saskia.
  • 2016ko lehenengo saskia urtarrilaren 11ean izango da.

 

Kontsumo taldeko bilera deialdia

Udaberriarekin batera, kontsumo taldeko bilera egingo dugu apirilaren 15ean. Hitzordua 18:30etan jarri dugu, Arraztaloren egoitzan (Martintxo kalea 1, Altzibar).

Jorratuko ditugun gaien artean honakoak daude:

  • Inkesten emaitzak, hobekuntza eta aldaketa proposamenak.
  • Baratzeko berriak, negua, udaberriko antolaketa.
  • Altak, bajak eta itxaron zerrenda.
  • Kontsumo taldeko arduren banaketaren balorazioa, etorkizuna…
  • Basherri sareko informazioa.
  • Xanistebanetako azoka eta pintxo lehiaketa.

Aspaldian bilerarik egin gabe egon gara eta gai ugari daude lantzeko. Oraingoan, kontsumo taldeko partaideen parte-hartzea bermatzeko ahalegin berezia egiten ari gara. Batetik, bilera eguna aukeratu ahal izan dugu, inkestaren bidez. Bestetik, haurren zaintza zerbitzua egongo da. Data eta ordua ikusita zaintza zerbitzua behar duzuela ikusten baduzue, arraztalo@gmail.com helbidera idatzi eta antolaketa egingo dugu.

Oraindik ez baduzue inkesta bete, honako helbidean sartu eta bete!

Kontsumo taldea. Abendua eta gabonetako antolaketa.

haziakAbenduan, gabonak eta beste jaiak direla eta, kontsumo taldean antolaketa berezia izango dugu. Hona hemen kontuan hartu beharrekoa:

        • Abenduak 5 astelehen dituenez, 29an ez da banaketarik egongo.
        • Irailan 5 astelehenetan banaketa egin zenez, 22an ez da banaketarik egongo.
        • Abenduaren 8a jai eguna denez, banaketa asteartean, abenduak  9, izango da.
        • Urtarrilaren 5ean ez da banaketarik izango, eta martxoan 5 saski banatuko dira.

Oharra_20141201-2

Asteleheneko bisita Ergoiengo baratzean

DSCN2362

Pasa den astelehenean, uztailak 14, Arraztaloren Ergoiengo baratza bisitatzeko aukera izan genuen. Kontsumo taldeko barazkiak jasotzeaz gain, baratzean bueltaxka eman genuen, udan eta udaberrian izango ditugun barazkiak ikusiz. Gainera udako antolaketari eta beste ekintzei buruz ere hitz egin genuen.

DSCN2355

Abuztuan Arraztaloko langileek oporrak hartuko dituzte eta barazki bilketa kideen esku geldituko da. Astean bi egun jarri ditugu barazkiak jasotzeko, bata goizez eta bestea ilunabarrean, kide guztiek barazkiak jasotzera joateko aukera izan dezaten:

  • Asteartetan, goizeko 8:00etan (abuztuak 12, 19 eta 26).
  • Ostegunetan, ilunabarreko 20:00etan (abuztuak 7, 14, 21 eta 28)

Bilketa Petra Lekuonan hasiko da, ondoren beste baratzetara joateko. Abuztuko lehenengo asteartean, abuztuaren 5ean, ez dugu hitzordurik jarri Xanistebanak direla-eta, baina nahi duena biltzera joan daiteke.

 DSCN2357  DSCN2366

DSCN2367

DSCN2368

Kontsumo taldeko bilera azaroak 20an

adi

Asteazken honetan, hilak 20, kontsumo taldearen bilera izango da Arraztaloren egoitzan. Bilera arratsaldeko 18:30etan izango da eta besteak beste honako gaiak jorratuko dira:

  • Kontsumo taldeko arduren banaketa aztertu eta adostu.
  • Baratzean landatua dagoenaren berri eman eta udaberri aldera zein barazki landatzeko aukera dagoen aztertu.
  • BasHerri Sarearen produktu eskaintzari buruzko informazioa jakinarazi.

Taldeko kideei bilerara agertze deia egiten zaie, denontzako garrantzitsuak diren gaiak aztertu behar baititugu.

Ezin baduzue joan, mesedez, aldez aurretik jakinarazi!

Arraztalo Elkartearen egoitza, Altzibar auzoko Martintxo kalean dago, plazaren ondoan.

Azken hilabeteak laburbilduz

Irailan “ikasturtea” hasi genuenetik, ekintza ugari izan ditu Arraztalok esku artean. Inolako zalantzarik gabe esan dezakegu hilabete oparoak izan direla, gogor lan egin baitugu. Oraingoan laburpen txiki bat egitera gatoz. Horrela oraindik zer egin dugun ez dakitenek, informazioa laburbildurik aurkituko dute eta bertan parte hartu dugunok hausnarketa egiteko aukera izango dugu.

Read More »