Apirilak 23. Juan del Pozoren hitzaldia.

Kartela_juan

Apirilaren 23an, Arraztalo Elkarteak hitzaldia antolatu du. Bertan Juan del Pozo Garicano izango dugu, antolatutako hitzaldi sortaren laugarrenean. Hitzaldiaren izenburua Repercusiones del trastorno mental grave en la socialización izango da. Hitzaldiaren helburua gaixotasun psikikoa duten pertsonekin egunero lan egiten duen profesional baten ikuspuntua zein den entzutea izango da.

Gai hauetan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu nahi diogu. Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz. Animatu!