Bigarren HemenGuk azoka larunbatean

Oiartzungo ekoizleek eta udalak hurrengo larunbaterako, urriak 2, bigarren HemenGuk azoka antolatu dute. Arraztalo ere bertan izango da sasoiko barazkiekin.

Guztira 14 ekoizle izango dira, 10:00etatik 14:00etara beraien produktuak saltzen.

Arraztaloren barazkiak erosteko beste aukera bat izango da. Gaur egun ekoizten ditugun barazkiak kontsumo taldean eta bertako dendetan eros daitezke. Gainera, orain dela gutxi enpresetara banaketa zerbitzua ere martxan jarri da.

ARRAZTALOK ENPRESETARA BANAKETA ZERBITZUA ESKAINIKO DU

Sasoiko barazki ekologikoen eskaintza zabaldu nahian, Arraztalok enpresetara banaketa zerbitzua eskainiko du. Oiartzun edo inguruko enpresetan egingo da banaketa, astean behin, bezeroekin adostutako egun eta orduan. Baldintza bakarra gutxienez 3 pertsonako taldea osatzea izango da. 

Horrela, hilean 52 €-ren truke, sasoiko barazki osasuntsuak erosotasunez eskuratzeko aukera izango dute bertako enpresetan lan egiten dutenek.

Arraztalok 11 urte daramatza kontsumo taldearen bidez barazkiak banatzen. Gaur egun 30 familia dituen talde honek, bertako eta sasoiko barazki ekologikoengatik apustua egiten du astero. Gainera gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan integrazioan laguntzen dute.  Astelehenero, barazki banaketa egiten da Oiartzungo plazan eta inguruko ekoizleak ere etortzen dira euren produktuak saltzera. 

Interesa duen edonor gurekin harremanetan jar daiteke arraztalo.kt@gmail.com helbidean edo 617585724 telefonoan.