Barazki saskia. Apirilak 27.

Hurrengo astelehenean,  apirilak 27, honako barazkiak izango ditugu urteko azkeneko saskian:

  • Letxuga berdea 2
  • Letxuga gorria 1
  • Ilar txikia 500 g
  • Baratxuri freskoak 3
  • Tipulak 3
  • Azelgak 4

Hemendik bi asterako gazta, ezti eta ardi esne eskariak egiteko aukera izango da.

Advertisements

Kontsumo taldeko bilera deialdia

Udaberriarekin batera, kontsumo taldeko bilera egingo dugu apirilaren 15ean. Hitzordua 18:30etan jarri dugu, Arraztaloren egoitzan (Martintxo kalea 1, Altzibar).

Jorratuko ditugun gaien artean honakoak daude:

  • Inkesten emaitzak, hobekuntza eta aldaketa proposamenak.
  • Baratzeko berriak, negua, udaberriko antolaketa.
  • Altak, bajak eta itxaron zerrenda.
  • Kontsumo taldeko arduren banaketaren balorazioa, etorkizuna…
  • Basherri sareko informazioa.
  • Xanistebanetako azoka eta pintxo lehiaketa.

Aspaldian bilerarik egin gabe egon gara eta gai ugari daude lantzeko. Oraingoan, kontsumo taldeko partaideen parte-hartzea bermatzeko ahalegin berezia egiten ari gara. Batetik, bilera eguna aukeratu ahal izan dugu, inkestaren bidez. Bestetik, haurren zaintza zerbitzua egongo da. Data eta ordua ikusita zaintza zerbitzua behar duzuela ikusten baduzue, arraztalo@gmail.com helbidera idatzi eta antolaketa egingo dugu.

Oraindik ez baduzue inkesta bete, honako helbidean sartu eta bete!