Alternatiben Oi(h)artzuna urriaren 22an

Alternatiben Oi(h)artzuna ekimenak, herrian eremu ezberdinetan beste motako bizitza eredua gauzatzeko alternatibatak ezagutaraztea du helburu.

Dagoeneko Oiartzunen martxan diren hainbat alorretako taldeak ezagutzeko aukera izango da: energia, hezkuntza, elikadura, kultura, zaintza…

Egitarauan ekintza ugari izango dira, besteak beste, azoka, mahai inguruak, hitzaldiak, musika eta bazkaria.

Arraztalo Elkartetik, azokan parte hartuko dugu. Gainera, azkeneko urtetan elikadura burujabetzan eta gaixotasun mentala duten pertsonen zaintzan proposatu dugun alternatiba ere azalduko dugu.

Animatu parte hartzera!