Arraztalo Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du martxoaren 31ean

Arraztalok urteko batzar orokorra egingo du martxoaren 31ean, osteguna, 19:00etan Bibliotetako aretoan. Arraztaloren proiektuaren baitan 2021ean zehar egindako ekintzak eta hauen balorazioa azalduko da.

Horrez gain, 2021eko diru-kontuen eta jasotako diru-laguntzen argibideak ere emango dira. Elkartetik Arraztaloko kideei eta elkartearekin ekintza ezberdinetan parte hartu duten guztiei dei egiten diegu, batzarrera etor daitezen.

Batzarraren gai-zerrenda honakoa da:

1. Lan integrazio programa.
2. 2021eko diru kontuak.
3. Kontsumo Taldea.
4. Enplegu Zentro Berezia.
5. Besteak eta eskari-galderak.

Gai hauei eta gehiagori buruzko informazioa 2021 urteko txostenean aurki dezakezue.