BARATZETARA BISITAK

Arraztalo Elkartean argi dugu gaixotasun psikikoaren inguruko sentsibilizazioa oso garrantzitsua dela. Eta sentsibilizazio horretan hezkuntzak eta eskola-komunitateak protagonista izan behar dute. Sentsibilizazio horren baitan, azken ikasturtetan Oiartzungo ikastetxeetatik ikasle ugari hurbildu dira gure baratzetara, gaixotasun psikikoa duten pertsonekin nekazaritzan egiten dugun lana bertatik bertara ikustera.

Ikastetxeek bisitak antolatzeko gurekin harremanetan jarri besterik ez dute egin behar.

Bisitez gain, gaixotasun psikikoaren gaia lantzeko ikas-materiala ere prestatu dugu.

Utzi iruzkina