AHALBIDE

Sarrera

Duela hamabost urte inguru, Osakidetzako Osasun Mentaleko Errenteriako arduradunek eskualdeko lau Udalekin ere hitz egin zuten, Osasun Sailetik haratago zerbait sortzeko gaixo mentalentzat. Urte askoan, Osasun Mentaleko Eguneko Unitatean egon dira gaixo mentalak, nahiz eta irtenbide egokiena ez izan gaixo psikiko guztientzat.

2001 urteaz geroztik, Oiartzungo Udalak lan esperientziak egin izan ditu gaixo psikikoekin. Gaixo psikikoentzako Enplegu Sustapenerako Programetako lan kontratu mugatuak ziren, lau eta sei hilabete inguruko iraupenekoak gehientsuenak. Oiartzungo Udalak eta INEMek finantzatutako proiektuak izan ziren.

Proiektu hauetan lan egiten zuten bitartean, gaixo psikikoen egoera bizitzako aspektu guztietan hobetzen zela ikusi arren, lan kontratua bukatutakoan, atzera egiten zuten.

Urtetik urtera, proiektuak hobetu eta baliabide gehiago jarri ziren, aurreproiektua landuz, azkenean Ahalbide programa martxan jarri zen arte. Programa hau 2008ko maiatzetik 2010eko apirilera bitartean garatutako programa berezia izan zen.

Oiartzungo Udalak Gaixo psikikoekin egindako ibilbidea, Ahalbide programa horien artean, aitzindaria izan da eskualdean. Oiartzungo esperientzia aintzat eta eredu hartuta, Pasaiako eta Lezoko Udalek ere gaixo psikikoei laguntzeko programak abian jarri dituzte duela gutxi.

Parte-hartzaileak

Zortzi langilek eta bi monitorek parte hartu zuten Ahalbide proiektuan.  Proiektuaren funtsa gaixotasun psikikoak dituzten pertsonak lan munduan txertatzea eta gizarteratzea sustatzea izan zen.

Ahalbide programaren sustatzailea Oiartzungo Udala izan zen eta Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatu zuen. Udala izan zen Gizarte Sailetik programa hau finantzatu zuena, eta INEMeko diru laguntzaz bideratu zen. Jaurlaritzak ere parte hartu zuen programa hau martxan jartzen

Oiartzunen Hiri mantenimenduko lanak burutu zituen Ahalbideko gaixo psikikoen taldeak. Lan horien artean honakoak egin ziren:

  • Herriko bidegorrian lorezaintza lanak.
  • Parke publikoetako altzarien mantenimendua.
  •  Arditurriko meategien sarreran belarra landatzeko lurra zabaltzea.
  •  Pikoketaren itxituratzea.
  • Bidegorri osoko belar txarrak kentzea.

Proiektuaren eragina oso baikorra izan zen pertsona hauentzat eta baita herriarentzat ere, etekin  materiala eta soziala uztartu zirelako.

Bataz-beste 45 urte zituzten. Aurretik, lan munduarekin harremana izan zuten, nahiz eta askok ezin zuten aurretik lan egindako eremu horietan jardun, minusbaliotasuna dutelako.

Gaixotasun mentalak izan arren, egoera orekatua duten gaixoak ziren Ahalbideko parte-hartzaileak. Osasun Sailak egindako balorazio txostenek argi utzi zuten gaitasun psikikoa bazutela programari erantzuteko.

Parte hartzen zuten langileen soldata 550 eurokoa zen. Lan egiten zuten gaixo mentalek, normalean, hori baino soldata baxuagoak jasotzen zituzten. Garrantzitsua da, hala ere, eurek egiten duten lanak behar duen errekonozimendua izatea.

Ahalbide programan lorazaintza eta margoketa lanak egiteaz gain, igeltseritza eta arotz lanak ere egin zituzten. Espezializazio gehiegi behar ez zuten lanak hain zuzen ere. Kanpoan egiteko lanak izan ohi ziren gehienak, gaixo mentalen ezaugarrientzako hobea baitziren.

Oiartzungo Udalak Ahalbide programa mantentzeko konpromisoa hartu zuen. Horretarako, Udalak Gizarte-Ongizate saileko diru partidatik zati bat horretarako baliatuko zuen. Hala ere, programa aurrera ateratzeko ezinbestekoa izan zen diru-laguntzak eskatzea. Iraun zuen bitartean, INEMek eta Eusko Jaurlaritzak ere eman zuten laguntza Ahalbide garatzeko.

Baliabideak

Oiartzungo Udalak jarri zituen programarentzako beharrezko baliabideak.

  • LAN-LEKU FINKOA. Arraguako eskola zaharretan zuen tokia Ahalbidek. Barruko lanak han egiten ziren eta materiala ere bertan jasotzen zen.
  • FURGONETA. Herrian egin behar zituzten lanak egin ahal izateko eta batetik bestera mugitzeko ibilgailua.

Faseak

  1. FORMAKUNTZA FASEA: 150 orduko formakuntza ikastaroa egin zuten parte-hartzaileek. Formakuntza ikastaroan, lau bloketan banatutako edukiak landu zituzten: Formakuntzarekiko sentsibilizazioa (10 ordu), Lan Segurtasuna eta Lan Osasuna (15 ordu), hiri mantenurako formakuntza (115 ordu) eta talde lana (10 ordu).
  2. KONTRATAZIO FASEA: Astean bost egunetan bost orduko lanaldia izan zuten (guztira,astean 25 orduko lanaldia). Proiektua martxan jarri aurretik, Udal batentzako egin zitezkeen lanen azterketa egin zen.

Proiektuaren emaitzak

Programa honetan bederatzi eragilek hartu zuten parte: Oiartzungo udaleko Gizarte Zerbitzuak, Oiartzungo udaleko Enplegu zerbitzuak, Oarsoaldea Garapen Agentziako Enplegu zerbitzuak, Arraztalo Elkarteak, Beraungo Osasun Mentaleko Zentroak, Ahalbide programako begiraleek, Ahalbide programako langileek, INEMek eta Oiartzungo gobernu taldeak (Gizarte-ongizateko zinegotziaren bitartez).

Eragile guztiek positiboki baloratu zuten programa, onurak begibistakoak zirela aipatu zutelarik.

Hauek izan ziren aurkeztu zituzten ondorioetako batzuk:

  • Gaixo mentalen lanerako gaitasuna hobetu zen.
  • Autoestimua gehitu zitzaien.
  • Egunerokotasunak orekatu egin zituen.
  • Ilusioa piztu zitzaien.
  • Arazoek irtenbidea badutela ohartu ziren.
  • Ardurak hartzen ikasi zuten, ziurtasunean irabaziz.
  • Erlazioak eraiki zituzten talde-ikuspegia landuz.
  • Parte-hartzaileen egoera mentala orekatu egin zela baieztatu zuten Osasun Mentaleko psikiatrek.
  • Guztiek jarraitu nahi izan zuten programan.

Ahalbide programarekin lortutako emaitza onak ikusita, Arraztalo Elkartetik lan-mundura bideratutako proiektua martxan jartzea beharrezkoa ikusi zen, baliabide propioak sortuz. Horretarako Baratza Ekologikoen proiektua diseinatu da.

AHALBIDE proiektuari buruzko informazio gehiago:


 

Introducción

Hace quince años, los responsables del Centro de Salud Mental de Osakidetza en Errenteria hablaron con los cuatro ayuntamientos de la comarca para impulsar un programa más allá de la atención sanitaria de los enfermos psíquicos. Durante muchos años los enfermos psíquicos estuvieron en un Centro de Día aunque esta no fuera la mejor solución para todos ellos.

Desde el año 2001, el Ayuntamiento de Oiartzun ha realizado experiencias de trabajo con estos enfermos. Eran contratos de trabajo temporales dentro de los Programas de Fomento de Empleo para enfermos psíquicos, contratos de entre cuatro y seis meses de duración. El proyecto fue financiado por el Ayuntamiento de Oiartzun y el INEM.

 Aunque se vio que durante todo el proyecto la calidad de vida de los enfermos mejoró considerablemente, cuando el contrato de trabajo se acababa, se observó una nueva regresión en su trastorno.

De año en año se mejoró el programa y se pusieron más recursos para diseñar un anteproyecto, hasta que al final se puso en marcha el programa Ahalbide. Este programa fue un programa especial realizado entre mayo de 2008 y abril de 2010.

 Este programa desarrollado por el Ayuntamiento de Oiartzun con los enfermos psíquicos fue pionero en la comarca. Vista la experiencia en Oiartzun, Pasaia y Lezo también pusieron en marcha programas para la ayuda a dichos enfermos.

Participantes

En el programa Ahalbide tomaron parte ocho trabajadores y dos monitores. El objetivo principal fue el de impulsar la integración laboral y social de las personas con enfermedad psíquica.

El impulsor principal del programa fue el Ayuntamiento de Oiartzun y lo gestionó la Agencia de Desarrollo de Oarsoaldea. Se financió desde el Departamento de Bienestar Social del ayuntamiento, y tuvo también financiación del INEM. A su vez el Gobierno Vasco ayudó en su puesta en marcha.

El grupo de enfermos de Ahalbide realizó en Oiartzun trabajos de mantenimiento urbano. Entre los trabajos que se llevaron a cabo:

  • Trabajos de jardinería en el Bidegorri de Oiartzun.
  • Mantenimiento de mobiliario urbano.
  • Adecuación de la tierra en las Minas de Arditurri para plantar hierba.
  • Cercado de Pikoketa.
  • Limpieza de maleza en el Bidegorri.

Los resultados del proyecto fueron positivos en relación a la enfermedad psíquica de las personas, pero también en cuanto al nivel de satisfacción sobre los trabajos realizados en el pueblo.

Los participantes tenían 45 años de media.Previamente habían tenido contacto con el mundo laboral, pero no pudieron seguir ejerciendo en sus respectivos ámbitos debido a la minusvalía. Aunque eran enfermos psíquicos los participantes tenían una situación estable. Los informes realizados por el Departamento de Salud dejaron claro que tenían capacidad psíquica más que suficiente para trabajar en el proyecto.

 Los trabajadores recibieron un sueldo de 550 euros al mes. Los enfermos que trabajaban con anterioridad recibían de media un sueldo menor a este. Se tuvo claro que era muy importante que su trabajo fuese reconocido de forma justa.

Además de hacer trabajos de jardinería y pintura, también se llevaron a cabo tareas de albañilería y carpintería. Fueron trabajos que no requerían mucha especialización. La mayoría de ellos eran exteriores, característica esta muy favorable para los enfermos psíquicos.

El Ayuntamiento de Oiartzun mantuvo su compromiso de seguir con el programa Ahalbide. Para ello se guardó una parte de la partida del Departamento de Bienestar Social. Aun así, fue necesario buscar financiación exterior en forma de ayudas económicas por parte del INEM y el Gobierno Vasco.

Recursos

El Ayuntamiento de Oiartzun fue el que proporcionó los recursos para el desarrollo de las actividades:

  • PUESTO DE TRABAJO FIJO. Ahalbide trabajaba en las antiguas escuelas de Arragua. Los trabajos de interior se realizaban allí y también se guardaba el material.
  • FURGONETA. Para realizar los trabajos en el pueblo y mover a los trabajadores.

Fases

  1. FASE DE FORMACIÓN: Los trabajadores participaron en un curso formativo de 150 horas. En este curso, la formación se dividió en cuatro bloques: Sensibilización hacia la formación (10 horas), Seguridad y Salud laboral (15 horas), formación para trabajos de mantenimiento urbano (115 horas) y trabajo en grupo (10 horas).
  2. FASE DE CONTRATACIÓN: La jornada laboral fue de cinco horas al día durante cinco días (jornada de 25 horas semanales). Antes de comenzar con el programa se hizo un estudio sobre los trabajos que se pueden hacer para un ayuntamiento.

Resultados del proyecto

En este programa participaron nueve promotores: Los servicios sociales del Ayuntamiento de Oiartzun, los servicios de empleo del Ayuntamiento de Oiartzun, el servicio de empleo de la Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea, Arraztalo Elkartea, el Centro de Salud Mental de Beraun, los  monitores del programa Ahalbide, los trabajadores del programa Ahalbide, el INEM y la Corporación del Ayuntamiento de Oiartzun (a través del concejal de Bienestar Social).

Todos los promotores valoraron muy positivamente el programa, ya que los beneficios eran visibles:

  • Se mejoró la capacidad de trabajo de los enfermos.
  • Se elevó su autoestima.
  • El trabajo diario equilibró su situación.
  • Se creó ilusión.
  • Se dieron cuenta de que los problemas sí tienen solución.
  • Aprendieron a asumir responsabilidades, avanzando en su seguridad personal.
  • Establecieron relaciones a través del trabajo en grupo.
  • Los psiquiatras de Salud Mental confirmaron que su estado mental se estabilizó.
  • Todos quisieron continuar en el programa.

Una vez comprobados los bueno resultados logrados con el programa Ahalbide, Arraztalo Elkartea quiso poner en marcha un proyecto dirigido a la inserción laboral de estas personas, creando de esta forma sus propios recursos. Para ello se creó el de las Huertas Ecológicas.

Más información sobre el programa AHALBIDE:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s