Eskuratu materiala

Jatorrizko ikas-materialak, 3 unitate didaktiko ditu, LHko hirugarren ziklorako eta DBHko lehenengo eta bigarren zikloetarako. Arraztalo Elkartean oraingoz lehen hezkuntzako unitate didaktikoa bakarrik egokitu dugu. Etorkizunean beste mailetarako materiala lantzen joango gara.

Ikas-materiala eta buru-osasunaren gaia zuen ikastetxean lantzen hasteko gurekin harremanetan jar zaitezkete. Arraztalo Elkartetik jardueren inguruko jarraibideak eta informazio gehigarria emango dizuegu. Gure esperientzia kontatu eta egiten dugun lana azaltzeko ere prest gaude.

Ikas material honen diseinu grafikoa eta maketazioa Strogoff-ek egin du.


LEHEN HEZKUNTZA – 3. ZIKLOA

IKAS-MATERIALA

Ikas materiala deskargatzeko hurrengo irudian klik egin.

portada

ESKULIBURUA

Unitate didaktikoa eskolan nola martxan jarri azaltzeko eskuliburua ere prestatu dugu. Bertan, programako parte hartzaileak, hauek eginbeharrak eta ekintza guztien kronograma laburtu dira.

Eskuliburua

POSTERRA

Posterra deskargatzeko hurrengo irudian klik egin.

OHARRA POSTERRARI BURUZ: Gaizki ulertuak ekiditeko, ez jarri posterra eskola eman baino lehen. Edukia lantzen den bitartean erabiltzeko diseinatu da. Sintomak bakarrik ez dira nahikoa diagnostiko bat egiteko. Sintomen iraupena eta larritasuna ere kontuan hartu behar dira. Buruko gaixotasunaren diagnostiko bat, horretarako prestatuta dagoen profesional batek bakarrik egin dezake.

isiltasuna-hautsi-posterra